Elkarteentzako ikastaroak eskainiko ditu Udalak udazkenean
Saio guztiak udaletxean izango dira, doakoak, euskaraz nahiz gazteleraz eta 2-4 ordukoak
2026/09/09 argitaratua
Donostiako Udaleko Herri Partaidetza Zerbitzuak elkarteentzako hainbat ikastaro antolatu ditu, formazio hauen bidez erakundeetako egiturak indartu eta proiektuak garatzeko baliabideak eskaintzeko helburuarekin.
Hauek dira udazkenean eskainiko diren ikastaroak:
- SNAPSEED: argazkien edizioa mugikorrarekin
- CAPCUT: bideoak mugikorrarekin editatzen
- Sare sozialen erabilera eraginkorra
- CANVA
- Elkartegintza eta aniztasuna
- Proiektuetan genero ikuspegia eta berdintasun neurriak
- Elkarteen lege eta zerga betebeharrak
- Proiektuak nola landu
- Prozesu parte-hartzaileak
Formazioek 2 edo 4 ordutako iraupena izaten dute, bi arratsaldetan banatutako ikastaroak dira gehienak, eta kasu batzuetan arratsalde bakar bateko saioak dira.
Udaletxean egiten dira saioak, 17:00 edo 18:00etan hasita.
Izen ematea doakoa da, formakuntza euskaraz nahiz gazteleraz eskaintzen da.
Ikastaroak Udalak antolatzen ditu eta enpresa eta kooperatiba hauetako adituek dinamizatzen dituzte saioak eta edukiak eskaini: Farapi, Errotik, TaPuntu, AMB Legez...
Izena emateko formularioan saio bakoitzaren datak eta ezaugarriak ezagutzeko aukera dago.