EMUSIK jaialdia beste udaberri batez itzuliko da plazara
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako 1.000 ikasle baino gehiago bilduko dira Egiako Blas de Otero plazan ikasturte amaiera ospatzeko maiatzaren 14tik 17ra
2026/05/12 argitaratua
EMUSIK jaialdia Egia auzoko urteroko hitzordura itzuliko da. Maiatzaren 14tik 17ra, Blas de Otero plaza topagune bihurtuko da, eta bertan, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak hiri osoan banatuta dituen 10 egoitzetatik datozen ikasleek urte osoan zehar landutako bilakaera artistikoa erakutsiko dute.
Urteroko hitzordu honek auzoetan egunero lantzen diren sormena eta artea agertoki berean biltzea ahalbidetzen du. Atotxako egoitza nagusitik eta Dantza Eskolatik, Antiguako, Loiolako Erriberako, Añorgako, Urbietako eta Salaberriako egoitzetatik igaroz, Ekialdeko Barrutiko (Herrera, Altza eta Intxaurrondo) egoitzetaraino, Donostiako txoko guztietako ikasleek bat egingo dute ospakizun honetan. Doako eta publiko guztientzako ekitaldia da, edonork kalean kulturaz gozatzeko aukera izan dezan diseinatua.
EMUSIK ez da soilik eskola erakusketa bat, aniztasunaren ospakizun bat baizik. Agertokian haurrak, gazteak eta helduak elkartuko dira, genero, maila eta estilo desberdineko Eskolaren errealitatea islatuz.
Musika, bizikidetza eta gonbidatuak
Jaialdia musikari eskainitako hiru egunekin hasiko da (maiatzaren 14tik 16ra). Agertokian estilo askotako 25 talde izango dira: txistuaren eta trikitiaren soinu tradizionaletik hasi eta banden, musika modernoko konboen eta orkestren energiaraino.
Gainera, beste erakunde batzuekiko trukeak hazten jarraitzen dute, gure ikasleekin agertokia partekatuko duten gonbidatu entzutetsuekin, esperientzia aberasteko:
- Orfeoi Gazteak bere ahotsak batuko ditu Eskolako abesbatzekin maiatzaren 16an.
- Ilusioz hartuko dugu Sallenteko (Cor Jove, Orquestra Cal Moliner eta Big Band Jove) musikari gazteen bisita, maiatzaren 16an gure taldeekin batera arituko dinerak.
Dantza eta belaunaldien artekoaren balioa
Igandean, hilak 17, dantza izango da protagonista. Dantza Klasikoa, Garaikidea eta Euskal Dantza batzen dituen erakusketa batean, jaialdiak azpimarratu nahi du dantzak ez duela adinik. Horren adibide izango da “Plus55” programaren parte hartzea. Belaunaldien arteko koreografia bat aurkeztuko dute, dantza guztiontzako dela erakutsiz.
Musika txikitatik deskubritzen
Laugarren urtez jarraian, larunbatean, instrumentuen erakusketa egingo da, 7 urteko Eskolako ikasleentzat. Hitzordu honek aukera emango die irakasle espezializatuen eskutik instrumentu ugari gertutik ezagutzeko, beren prestakuntzarekin jarraitzeko espezialitatea aukeratzean erabaki informatua hartu dezaten.
Zure txanpa
'Zure txanpa' lelopean, Eskolak jai egun hauek aprobetxatu nahi ditu 2026-27 ikasturterako izen ematea maiatzaren 29ra arte zabalik dagoela gogorarazteko. EMUSIK da kontzeptu horren erakusleihorik onena: ikasleek bultzada hartzen duten unea da, eta ilusioa hiriko gainerakoekin partekatzen dute.
Ekimen honekin, Eskolak bere 'txanpa' hartzera gonbidatzen ditu herritarrak, artea ikasgeletatik ateratzeko, Donostiako kultur ehunarekin bat egiteko eta hiriko agertokietako protagonista bihurtzeko.
EMUSIK 2026 egitaraua
Maiatzak 14, osteguna:
- 17:00: Perkusio Taldea
- 17:30: Txistu Taldea
- 18:00: Atotxako Flautistak
- 18:30: Abesbatza Heldu
- 19:00: Triki Taldea
- 19:30: Elektrotxaranga + Metalak
- 20:00: Korrugators
- 20:30: Old Babies
Maiatzak 15, ostirala:
- 17:30: Txaranga
- 18:00: Gitarra Taldea
- 18:30: Plus Brass Band
- 19:00: Banda Txiki
- 19:30: Banda Heldu
- 20:00: Banda Gazte
- 20:30: Big Band III
Maiatzak 16, larunbata:
- 17:00: I. mailako ikasleak
- 17:30: Cor Jove (Sallent)
- 18:00: Abesbatza Txikia + Gaztea
- 18:30: Donostiako Orfeoi Gaztea
- 19:00: Orkestra Txiki
- 19:30: Cal Moliner Orkestra (Sallent)
- 20:00: Orkestra Gazte
- 20:30: Big Band Jove (Sallent)
- 21:00: Big Band IV
Maiatzak 17, igandea:
- 12:15-14:00: Dantza