Indarkeria matxistak nerabezaroan X. jardunaldia
Urriaren 22an izango da, 09:00etatik 16:00etara, Intxaurrondo Kultur Etxean
2026/09/18 argitaratua
Udalak, Donostia Gazteriak eta Berdintasun sailarekin batera, jarraitzen du indarkeria matxistak nerabezaroan lantzeko jardunaldiaren antolaketarekin.
Aurten X. urteurrena ospatuko dugu
Jardunaldion 10 urteko ibilbidean, elkarrekin hausnartu dugu nerabezaroko indarkeria matxistak ulertzeko eta lantzeko funtsezkoak diren hainbat alderdiri buruz (tratu onak, bullyingaren azterketa genero ikuspegitik, sexu heziketa hezkidetzailea, intersekzionalitatea eta ziberindarkeria, besteak beste).
Aurten, esparru komunitarioaren potentzial positiboa argiago marrazten den une honetan, ikuspegi hori bizi, problematizatu eta sakontzeko aukera emango diguten hainbat formatu planteatzen dizkizuegu. Parte sentitzen garen leku hori dira komunitateak, babestuta sentiarazten gaituztenak, elkarrekikotasun-loturak dauden lekua.
Indibidualismoa saihestezina eta gero eta indartsuagoa dela sinestarazi nahi diguten arren, pertsonok komunitatean gauzatu eta sostengatzen gara. Aldi berean, komunitateak zerbait performatiboa dira: egitean, sentitzean eta pentsatzean gauzatzen dira. Hori guztia are garrantzitsuagoa da nerabezaroan.
Indarkeria matxistak (beste hainbat indarkeriekin gurutzatuta) prebenitzeko eta haien aurrean esku hartzeko orduan, gure hezkuntza-inguruneek komunitate zaintzaile, erreparatzaile, errestauratibo, erantzunkide eta hezitzaile gisa jarduten al dute? Esparru horretan, nerabeei ikuspegi alarmista, zigortzaile, helduzentriko eta abarretik begiratzen al diegu, ala agentziadun subjektu direla eta komunitatean ahots propioa dutela ulertuta? Jardunaldi honetan, balioa eman nahi diegu feminismotik indarkeria horiei heltzeko mekanismoak sortzen eta esperimentatzen dituzten komunitateei.
Hau guztia lantzeko, Sorginlore Gizarte Elkartearekin aritu gara elkarlanean.
Batik bat, haurrekin, nerabeekin eta gazteekin lanean edo kontaktuan dauden eragileei zuzendua dago. Jardunaldian izen ematea beharrezkoa da eta Donostia Gazteriaren webgunean egin daiteke.
Jardunaldian parte hartzeko izen-ematea
- sarrera doakoa den arren, izen ematea beharrezkoa da edukierak mugatuak direlako
- izena emateko epea irailaren 18tik urriaren 4ra da
- parte hartzaileak inskripzioaren hurrenkeraren arabera hautatuko dira
- esteka honetan zuzenean