Non aska dezaket txakurra?

Donostiako Udalak txakurrak aske eramateko gune bereziak prestatu ditu. Hala ere, garrantzitsua da honako hau kontuan hartzea:

 

  • Zure txakurra arriskutsua izan daitekeen arraza batekoa bada, beti lotuta eta muturrekoarekin joan beharko du
  • Jolas-gune horietan, txakurra kontrolpean izan behar duzu une oro
  • Nahitaezkoa da gorozkiak jasotzea, espazioa garbi edukitzeko

Guneak eta ordutegiak

  • Miramon, Lauaizeta, Otxoki, Ametzagaña eta Uliako parkeak: 18:00-12:00​​​​​

  • Urgull mendia:
    • negu-sasoia: 18:00-12:00
    • uda-sasoia: 19:00-10:00​​​
  • Zurriola, Kontxa eta Ondarretako hondartzak: urria-maiatza. Udako denboraldian txakurrak ezin dira hondartzetara sartu.
  • Santa Klara uhartea: inola ere ezingo da bertara sartu lagun egiteko animaliekin
  • Guau parkea (Gregorio Ordoñez kalea):
  • Parque Guau: Gregorio Ordoñez Kalea.
    • astelehenetik ostiralera: 08:00-21:00
    • larunbat, igande eta jaiegunetan: 09:00-21:00
    • neguan: parkea 19:30ean ixten da

Txakurrak, halaber, 20:00etatik 10:00etara aske ibili ahal izango dira honako eremu hauetan:

  • Antigua: Ondarreta pasealekuaren eta Igeldo pasealekuaren arteko eremu irekiak (Unibertsitateak); Mikeleteen pasealekuak, Pio Baroja pasealekuak, Jauregi eta Isturin kaleek, Ibaeta parkeak eta Zapatari plazak mugatutako eremu irekia.
  • Aiete: Damazelai parkea; Katalina Eleizegi kaleak, Izostegi pasealekuak, Errondogaña kaleak, Merkezabal kaleak eta Puiuk (Puiu mendiak) mugatzen duten eremu irekia.
  • Amara: Zorroagagaña kaleak eta Begiristain Doktorearen pasealekuak mugatzen dituzten eremu irekiak; Amaiurko parkea eta haren aurreko lorategi-eremua (Oroimenaren Lorategia izan ezik).
  • Loiolako Erribera: Loiolako Erribera pasealekua
  • Loiola: Hondarzale pasealekua.
  • Txomiñenea: Kristobaldegi pasealekua (komentuaren ingurua).
  • Martutene: Okendotegi bidearen inguruko eremuak (Urumea ibaiaren eta GI 131en artean).
  • Intxaurrondo: Txaparrene pasealekua, Zubiaurre pasealekua; Mons pasealekuaren eta Fernando Sasiainen arteko lorategia (kotxetegiak).
  • Herrera: Arrobitxulo.
  • Bidebieta: Herri Ametsako igoera; Salvador Allende parkea.
  • Gros: Manteo.
  • Egia: Martikotxotegi parkea.
  • Erdialdea: Urumea pasealekua; Frantzia pasealekua (ibaiaren ondoan).
  • Parte Zaharra: Pasealeku Berria.
  • Altza: Goiko aldeko lorategi parterrea, Arriaga parkearen ipar-ekialdean.

Txakurrentzako aisialdi-guneen mapa