Uztailak 22-26: mugikortasun neurriak
Zurriolako gaueko kontzertuetarako Jazzaldian
Donostiako Udala Mugikortasun Sailaren bitartez hainbat neurri hartu ditu Jazzaldiaren 61. edizioa dela eta.
Garraio publikoaren lineak indartzeaz gain, Zurriola hondartzako gaueko kontzertuetarako trafiko dispositibo berezi bat prestatu du Udalak, behar izanez gero eta jendetzaren arabera martxan jarriko dena.
Eraginak
- Egoerak hala eskatzen badu, Mugikortasun Sailak trafikoa etengo du Lapurdi plazaren eta Erregina Errege Ordearen artean, Erdialderako norabidean, 20:00etatik 00:00etara, gutxi gorabehera. Kasu horretan, trafikoa hiriaren Erdigunera Colon pasealekutik desbideratuko da.
- Aldizkako mozketak oinezkoentzat Pasealeku Berrian uztailaren 22tik (asteazkena) 23rako gauean (osteguna), 22:45etik 01:00etara
- Kursaal aparkalekuak ez du eraginik izango Jazzaldian
- Zurriolako zubiko bidegorria itxita egongo da egunero, 17:00etatik 02:00etara, uztailaren 22tik 26ra
- Kursaal atzean dagoen bizikleta aparkalekua Zurriola pasealekura (Kubo txikiaren amaiera) eramango da, uztailaren 13tik 30era
Puntu morea
- Puntu Morea Kursaaleko zubiaren ondoan jarriko da
- uztailaren 22, 23, 24 eta 25ean
- Ordutegia: 20:00etatik 00:00etara
TAO
Uztailaren 20etik irailaren 28ra, biak barne, 1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreetako TAO baimena duten egoiliarren ibilgailuei araututako eremu osoan (sektore guztiak) libreki aparkatzeko baimena ematea.
Doan izanik erreserbatu gabeko plaza arautuetan eta xede-sektoreko egoiliarrentzat erreserbatutako plazetan, xede-sektoreko TAO baimena duten titularren baldintza berberetan. Ez da doan izango merkataritza-guneetan (15 'guneak), erregulazio-ordutegiaren barruan.
Era berean, hirian IGE indarrean jartzearen ondorioz, ingurumen-bereizgarririk gabeko ibilgailuak dituzten eta IGEn erroldatuta ez dauden pertsonei gogorarazten zaie baimena/erantzukizunpeko adierazpena eskatu beharko dutela ibilgailu horiek IGEn kokatutako TAO sektoreetan aparkatu nahi izanez gero.
Garraio publikoa
- Dbusek gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu auzo guztietara
2026/07/17 argitaratua