Aste Nagusia 2026: 416 jarduera, berrikuntza handiak eta betiko klasikoak

Aste Nagusia abuztuaren 8tik 15era ospatuko da

2026/07/27 argitaratua

​​​​​Donostiako Aste Nagusia abuztuaren 8tik 15era ospatuko da, guztira 416 jarduerarekin eta hiriko 30 gunetan banatutako programazio zabalarekin. Jaiari hasiera emango diote hiriko zazpi dantza talderen ordezkariek, Artillero abestu eta Udaletxetik kanoikadarekin.

Aurtengo berritasunen artean daude:

  • hiriko parke nagusiak programazio ofizialean sartzea (Cristina Enea, Aiete, Ametzagaina, Urgull eta Ulia),
  • Kursaaleko terrazako “Arratsaldea dantzatzen da!” dantzaldiak,
  • “Guretara” ekimena,
  • Kokotxak pil-pilean sukaldaritza lehiaketa
  • eta abuztuaren 12ko eguzki-eklipse partziala, Katalunia plazan eta Sagüésen antolatuko diren jarduera bereziekin.

Programazioak, gainera, Aste Nagusiko klasikoak mantenduko ditu:

  • Erraldoiak eta Buruhandiak,
  • Herri Kirolak,
  • nazioarteko su artifizialen lehiaketa,
  • Zezensuzkoa
  • eta Sagüéseko kontzertuak, besteak beste.

Aste Nagusia publiko guztientzat diseinatu da, irisgarritasuna, berdintasuna, aniztasuna eta elkarbizitza sustatuz. Barrakek zaratarik gabeko ordutegiak izango dituzte eta jai-guneetan indarkeria sexistarik gabeko jaiak bultzatzeko ekintzak egingo dira.

Informazio guztia kontsultatu >