Aurkeztu dira Aste Nagusiko kartela eta Sagueseko kontzertuak

Paula Estévez donostiarrak diseinatu du kartela

2026/06/12 argitaratua

 

Udalak, Donostia Kultura Festaken eskutik, 2026ko Aste Nagusian Sagueseko agertokian arituko diren artistak aurkeztu ditu gaur. Kultura zinegotzi Ana Lopezek publiko ezberdinak erakartzeko pentsatuta dagoen programa ezagutzera eman du, eta bertan, 'estilo eta soinu ezberdinak, dinamismo handia, freskotasuna eta umorea uztartzen dira, baita artista ezagunak ere, abuztuaren 8tik 15era gauero 23:45etatik aurrera Sagues betetzeko'. 

Kartela

Horrekin batera, Ana Lopezek 2026ko Aste Nagusiko kartela aurkeztu du. Paula Estévez ilustratzaile eta komiki margolari donostiarrak egin du eta lehen begiratuan kartela denboraz kanpoko itxura izatea bilatu du.

Horrenbestez, ilustratzaile donostiarrak 20ko eta 50ko hamarkadetako kartel klasikoetan inspiratu da eta Aste Nagusiaren ekitaldi esanguratsuetako batzuk irudikatu ditu, topikoetan eta ustiatutako sinboloetan erori gabe, eta tradizioa eta modernitatea uztartuz, gure hirian bizi diren pertsonen arkitekturari eta aniztasunari omenaldi txikia eginez.

Sagueseko kontzertuak

Hauek izango dira Saguesek hartuko dituen 8 musika emanaldiak:

  • VEINTIUNO. Abuztuak 8
  • NAT SIMONS + AURORA BELTRÁN. Abuztuak 9
  • SANGUIJUELAS DEL GUADIANA.Abuztuak 10
  • LA ORQUESTA MONDRAGÓN. Abuztuak 11
  • MALMÖ 040. Abuztuak 12
  • SÜNE. Abuztuak 13
  • LIA KALI. Abuztuak 14
  • ETZAKIT. Abuztuak 15