Bisita gidatuak Polloe hilerrian: ezagutu Gipuzkoako nekropolirik garrantzitsuena

Hilerria historiaz, arteaz eta bitxikeriaz beteta dago eta bisita hauek bertako txoko guztiak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen dute

2026/08/11 argitaratua

Polloe hilerria historiaz, arteaz eta bitxikeriaz beteta dago eta bisita hauek bertako txoko guztiak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen dute.

Gidatutako 90 minutuko bisita kultural honetan, hainbat hilobitako misteriotan eta ahaztutako istorioetan murgiltzeko aukera izango dugu. Hiriko pertsonaia ospetsuei buruz gehiago jakiteko aukera ere eskaintzen du. 

Polloeko udal hilerriak eskaintzen dituen bisita gidatu hauek doakoak izango dira eta izena eman behar da.

Bisita egunak

2026

irailak 27 (igandea) 11:00 - EUSKARAZ
urriak 24 (larunbata) 16:00 – EUSKARAZ
azaroak 15 (igandea) 11:00 - GAZTELERAZ
azaroak 21 (larunbata) 11:00 - EUSKARAZ
abenduak 13 (igandea)16:00 - EUSKARAZ

2027

otsailak 27 (larunbata) 11:00 - GAZTELERAZ
martxoak 14 (igandea) 16:00 – GAZTELERAZ
apirilak 17 (larunbata) 16:00 - GAZTELERAZ
maiatzak 9 (igandea) 11:00 - GAZTELERAZ

Izen-ematea

  • nahitaezkoa da
  • izena emateko: 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera 
  • posta elektronikoz polloe@donostia.eus
  • telefonoz 943 48 35 40

Elkargunea: Polloe hilerriko sarrera nagusia (Egia auzoa). Non dago? 

Bisitek parte-hartzaile kopuru mugatua izango dute, gutxienez 5 pertsona eta gehienez 15.

Oharra: euria egin arren, bisita egingo da