Dbusen erabileraren hazkunde ikusgarria aste nagusian

870.508 bidaia erregistratu dira

2026/08/17 argitaratua

​​​​​​Dbuseko autobusen erabilera masiboa izan da 2026ko Aste Nagusian. Abuztuaren 8tik, larunbata, 15era, larunbata, 870.508 bidaia egin dira Dbuseko autobusetan. Hau da, 2025ean erregistratutako 854.279 bidaiak baino %2 gehiago izan dira. Donostian garraio publikoaren erabileran lortutako kopuru errekorra izanda.

Hona hemen hirian autobusa gehien erabiltzen den Aste Nagusien rankinga:

  • Aste Nagusia 2026: 870.508 bidaia.
  • Aste Nagusia 2025: 853.424 bidaia.
  • Aste Nagusia 2024: 805.580 bidaia.
  • Aste Nagusia 2010: 800.945 bidaia.
  • Aste Nagusia 2023: 769.121 bidaia.
  • Aste Nagusia 2009: 766.558 bidaia.
  • Aste Nagusia 2012: 765.505 bidaia.

Zifra horiek ikusita, oraindik behin-behinekoak diren arren, Dbuseko autobusak izan dira berriro ere Donostiako jaietan gehien erabili den garraiobide publikoa. 

2026ko Aste Nagusian gehien erabili diren egunak abuztuaren 14a (ostirala) 127.400 bidaiarekin (DBUSen historian Donostian busa gehien erabili den hirugarren eguna), abuztuaren 12a (asteazkena) 122.565 bidaiarekin eta abuztuaren 11a (asteartea) 117.913 bidaiarekin izan dira.

Hau da bidaien kopurua egunez egun:

  • Abuztuak 8, larunbata: 102.269 bidaia
  • Abuztuak 9, igandea:  76.433 bidaia
  • Abuztuak 10, astelehena:  116.784 bidaia
  • Abuztuak 11, asteartea:  117.913 bidaia 
  • Abuztuak 12, asteazkena:  112.957 bidaia
  • Abuztuak 13, osteguna:  122.565 bidaia  
  • Abuztuak 14, ostirala:  127.400 bidaia (Dbusen historian hirugarren erabilera handiena izan duen eguna) 
  • Abuztuak 15, larunbata:  94.187 bidaia

Aste Nagusian gehien erabili diren lineak honako hauek izan dira: Amara (17, 21, 26 eta 28 lineak) 225.420 bidaiarekin, eta ondoren Antigua (5, 25, 33, 40 eta 45 lineak) 181.125 bidaiarekin, Altza-Bidebieta (13-14 lineak) 140.732 bidaiarekin, Aiete (18, 19, 23, 31, 32 eta 46 lineak) 91.325 bidaiarekin, eta Egia-Intxaurrondo (8, 829, 872 eta 842 lineak). Gainera, mikrobusen lineetan 28.045 bidaia erregistratu dira.

Era berean, Illunbera joateko autobus zerbitzuak 4.228 bidaia erregistratu ditu, iazko kopuru antzekoa.

Egun hauetan, Dbusek zerbitzu asko eskaini ditu, 23.400 zerbitzu baino gehiago izan baitira, eta zerbitzu horiek ematen 270 gidari aritu dira egunero, beste 45 pertsona gehi-agoren laguntzarekin, batez ere ikuskatzaile eta tailerreko langileekin, autobus flota osoaren koordinazio eta funtzionamendurako beharrezkoak dira-eta.