Udalak espaloiak eta oinezkoentzako guneak desugertzeko zerbitzua indartuko du udan

Urtero sakon garbitzen dira espaloi eta oinezkoentzako gune guztiak

2026/06/26 argitaratua


Donostiako Udalak udako hilabeteetan espaloiak eta oinezkoentzako guneak desugertzeko zerbitzua indartu du, hirian jende gehien biltzen den eta espazio publikoa gehiago erabiltzen den urte sasoian garbiketa-lanak areagotzeko.

Desugerketa zerbitzuak ibilbide luzea du hirian. Lehen aldiz 1998ko uztailean hasi zen ematen, lehen makina desugertzailea udal garbiketa zerbitzuan sartu zenean, eta geroztik zabalduz eta modernizatuz joan da, espazio publikoa mantentzeko tresna finkatu bihurtu arte. Gaur egun, Donostian lau desugerketa-makina eta bi furgoi hidrogarbitzaile daude, hiriko espaloi, oinezkoentzako gune eta pasealeku guztietan eragiten dutenak.

Zerbitzua indartu egin da ekainean, eta hiru hilabetez mantenduko da, desugerketa-makina osagarri bat eta furgoi hidrolinpiadore berri bat gehituta goizeko txandan. Bitartekoen gehikuntza horri esker, jarduteko gaitasuna handituko da espazio publikoa gehien erabiltzen den garaian.

Iñigo García Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak nabarmendu duenez, “hiri garbi baten atzean eguneroko lan handia eta zerbitzu espezializatuak daudela, askotan oharkabean pasatzen direnak; esaterako, espaloiak desugertzea, espazio publikoa kontserbatzeko eta hiriaren irudia hobetzeko funtsezkoa dena”