Udalak 15 haur-parke berritu eta hobetzeko lanean dihardu
Lanak irailaren hasieran hasi ziren, eta datozen bizpahiru hilabeteetan garatuko dira pixkanaka, 445.000 euroko aurrekontuarekin
2026/09/29 argitaratua
Donostiako Udalak hiriko haur-parkeak hobetzeko apustua indartzen jarraitzen du, 445.000 euro inguruko inbertsioa eginez, auzo desberdinetan banatutako 15 jolas-eremutan esku hartzearren.
2026rako aurreikusitako inbertsioei dagozkien lanak irailaren hasieran hasi ziren. Hiru jarduera-ildotan egituratuta daude:
- zoladuren segurtasuna hobetzea
- haur-parkeak osorik berritzea
- segurtasun-zoruak ordeztea
- jolaserako elementuak hobetzea
Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi Iñigo García Villanuevak nabarmendu duenez, "haur-parkeak egunero ehunka haurrek eta haien familiek erabiltzen dituzten tokiak dira, eta, horregatik, ahalik eta baldintza onenetan egotea nahi dugu, bai segurtasunaren ikuspegitik, bai instalazioen kalitatearen ikuspegitik".