Donostiako Haurtxokoek bizi-ohitura osasungarriak sustatuko dituzte

Haurrek eta familiek martxora arte parte hartuko dute jarduera ludikoetan

2026/10/06 argitaratua

Donostiako Haurtxokoetan Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elakearekin batera hainbat ekintza eramango dira aurrera ikasturte honetan, 'Bizi ohitura osasungarriak' programaren barruan.

Programa honek prebentzioa du helburu, bizi ohitura osasuntsuekin minbizia eta beste gaixotasunak, portzentaje handi batean prebenitu baitaitezke. Ohitura osasuntsuak komunitatean zabaldu nahi dituzte, ingurune osasuntsuagoak lortzeko asmoz eta, horregatik guztiagatik, Haurtxokoetan haur eta gurasoekin programa honetako hainbat jarduera egingo dira.

Hurrengo egunetan hasiko diren jarduera hauek bi ikuspegitan oinarrituko dira:

  • Elikadura: elikagai osasuntsuen kontsumoa areagotzeko; osasuntsuak ez diren elikagaien kontsumoa murrizteko eta komunitatean elikagai ohitura osasuntsuetan aldaketa iraunkorrak lortzeko.
  • Ariketa fisikoa: jolasen bidez ariketa fisikoa eginez, hauen onurak zeintzuk diren azalduz.  

Saio hauek guztiak modu ludikoan eta dibertigarrian egingo dira, jolasa tresna izanik.

Haurtxoko bakoitzean haurrekin egingo diren 2 saioetan, bat ariketa fisikoan oinarrituko da eta bestea elikadura osasuntsuan. Familiekin, Familiarekin Jolasean programan txertatuz, larunbatetan gurasoekin ere saioa egingo da. Hausnarketarako saioa izatea bilatzen da baina baita modu ludikoa eta ondo pasatuz gaia landuko da.

Saioak hauek guztiak aurrera eramateko Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearen materialaz baliatuko gara, hala nola karta jolas bat, puzzleak, esperimentuetarako materiala, etab.

Saioak urrian hasiko dira eta martxora arte luzatuko dira Haurtxokoz Haurtxoko saioak garatuz.