Donostian egingo da adinekoentzako hiri eta komunitate lagunkoiei buruzko nazioarteko topaketarik handiena

Prentsa-oharra

Ekainaren 16tik 18ra, 60 herrialde baino gehiagotako ordezkari instituzionalak, adituak, ikertzaileak eta gizarte-eragileak bilduko dira Kursaalen, OMEk eta Imsersok bultzatutako Hiri eta Komunitate Lagunkoien 3. Mundu Kongresuaren esparruan.

Euskal erakundeek herritarrengana hurbilduko dute Kongresua, Lagunkoia Plazaren bidez: Kursaal inguruan kokatuko den gune ireki bat, bizitza luzeari, komunitateari eta bizikidetzari buruzko jarduerak, topaketak eta elkarrizketa publikoak hartuko dituena.

 

2026/06/03 argitaratua

Kontaktua