Normaltasuna eta giro sanoa izan dira nagusi Aste Nagusian

Delituen kopurua % 45 jaitsi da iazko ediziotik eta pandemiaz geroztik izan diren onenak dira

2026/08/16 argitaratua

​​​​Jon Insausti Donostiako alkateak Aste Nagusiko balantzea egin du gaur eta “normaltasuna eta giro sanoa” goraipatu ditu. 

Segurtasuna

Hauek dira segurtasunari dagokionez, datu nagusiak:

  1. Ez dira istilu larririk izan jaietan.
  2. Erregistratutako delituen datuak nabarmen jaitsi dira azken urtearekin alderatuta, eta pandemiaz geroztik izandako onenak dira: delituen kopurua % 45 jaitsi da iazkoarekin alderatuta. 

Garrantzitsua izan da segurtasun-dispositiboa indartzea:

  1. 100 udaltzain gehiago
  2. Koordinazioa Ertzaintzarekin
  3. Unitate mugikor aurreratuak hondartzetan eta Boulevarrean

Garbitasuna

Alkateak honako hau adierazi du astean zeharreko garbiketari buruz:

  1. Aste Nagusian bildutako hondakinen kopurua murriztu egin da, eta datu positibo horrek erakusten du jaietan paperontziak eta edukiontziak gehiago erabiltzen direla.
  2. Bereziki eskertu nahi izan du alkateak garbiketa-talde guztien lana, guztira 162 profesional aritu baitira lanean, bereziki Alde Zaharrean, Erdialdean, Kursaal inguruan eta Saguesen, Alderdi Ederren eta Kaian, eta, gainera, ohiko zerbitzuari eutsiz hiriko gainerako lekuetan.
  3. Era berean, goizero hondartzetan egindako lana azpimarratu nahi izan du, hondartzak goizeko lehen orduan garbi eta prest egon daitezen donostiarren eta bisitarien gozamenerako.

Mugikortasuna

Dbusen Aste Nagusiko erabileraren errekorra (behin-behineko datuak larunbata arte): 865.258 bidaia zenbatu dira Dbusen, hau da, aurreko urtean baino 10.979 gehiago.

 

Eskerrik asko Donostia Festak eta antolatutako ekitaldi bakoitzeko teknikari eta antolakuntza!

Informazio gehiago >