Haurtxokoek sexu-hezkuntzaren inguruko saioak antolatu diztuzte

Urritik maiatzera egingo dira

2026/10/13 argitaratua

Haurtxokoak gune ezin hobeak dira sexualitatea modu natural eta seguruan lantzeko, bai eta eguneroko bizitzari lotzeko ere. Izan ere, jolasaren, harremanen eta gorputz-esperientzien bidez, haurrek beren burua, gainerakoak eta ingurunea ulertzeko oinarriak eraikitzen dituzte. 

Saio hauek BADAKIT proiektuaren eskutik datoz, Anne Sanz de Galdeano Legarda, sexu hezkuntzan espezializatutako sexologoa eta Pedagogia Terapeutikoan (PT) aditua den Lehen Hezkuntzako irakaslearen eskutik.

Proiektu honek sexualitatea modu ludiko eta dinamikoan lantzea du xede, betiere helburu pedagogiko argiak ezarriz eta haurren adinera egokituz. Horrela, sexualitatea zer den ulertzen lagunduko zaie, errealitate hori izendatzeko hizkuntza egokia eskainiz. 

Sexu-hezkuntza zalantzarekin edota kezkekin lotu ohi izaten den arren,  sexualitatea bizitzaren berezko atal gisa ulertzea nahi da, betiere haurren adinera egokituta, presarik gabe eta alarmismorik gabe.

Nola antolatuko dira taldeak eta zer landuko da

Sexualitatearekin Jolasean saioak adin-taldeetan antolatuko dira, haurren esperientzietatik eta eguneroko egoeretatik abiatuta, honakoak landuko dira: 

  • Baimena eta mugak (“ezetz” esaten eta entzuten ikastea)
  • Autoestimua eta gorputzaren onarpena
  • Familia-ereduen eta gorputzen aniztasuna
  • Harreman osasuntsuen oinarriak
  • Intimitatearen eta sekretuen arteko bereizketa

Helburua, haurrek hizkuntza egokia, konfiantza eta segurtasuna garatzea izango da.

Familientzat ere saioak eskainiko dira haurrekin landuko dena azaltzeko, zalantzak argitzeko eta orientabide praktikoak jasotzeko. Saio hauek helduentzako izango dira, haurrik gabe, Familiarekin Jolasean programaren baitan.

Saioak

Familientzako diren saioak:

  • ​​​Altza, Bidebieta eta Intxaurrondo: Urriak 17, 17:00-18:30. Bidebieta Haurtxokoa. Serapio Mugika 17, Bidebieta
  • Aiete eta Antigua: Urriak 30, 17:00-18:30. Aiete Haurtxokoa. Aiete pasealekua 63
  • Egia, Gros eta Martutene: Apirilak 10, 17:00-18:30. Egia Haurtxokoa. Mandasko Dukearen pasealekua 32

Haurrentzako saioak:

Urriaren 21etik aurrera. Informazio gehiago dagokion auzoko Haurtxokoan