Udalak obra-lizentzia bizkortu du Lorategi Hirian 98 etxebizitza publiko eraikitzeko
Etxebizitza horiekin 100 familia ingururi beren bizi-proiektuaren garapena erraztuko zaie
2026/06/16 argitaratua
Donostiako Udalak obra-lizentzia eman dio VISESAri (Vivienda y suelo de Euskadi) 98 etxebizitza publiko eraikitzeko Lorategi Hiran. Horietatik 63 babes ofizialekoak izango dira, eta 35 tasatuak.
Etxebizitza publikoak sustatzeko lehentasunezko konpromisoan, udal gobernuak Eusko Jaurlaritzari laga zizkion lurzatiak iazko uztailean, eta aktiboki lagundu du 100 etxebizitza inguru horiek herritarren eskura egon daitezen egin beharreko izapideak arintzeko.
Eta hirian etxebizitza publikoa sustatzeko lankidetza-eredu hori bultzatzen jarraitzeko asmoz, Gobernu Batzarrak Donostiako Udalaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko Jarduera Protokolo Orokorraren dokumentua ere onartu du, hiriko hainbat hirigintza-eremutan babes publikoko etxebizitzen eta/edo alokairuko zuzkidura-bizitokien eskaintza sustatzeko eta garatzeko.
Jon Insausti alkateak nabarmendu du 'etxebizitza aukera berriak bizkortu egin behar genituela esan nuen eta gaur harro esan dezakegu ehun bat donostiarrek beren bizi-proiektua Donostian garatu ahal izateko aukera gehiago dituztela. Gainera, Lorategi Hirian ingurune birsortua izango dugu, atsegina eta kalitatezko espazioak dituena, bertan bizitzea erakargarria izan dadin'.
Jon Insausti alkateak aliantzen balioa azpimarratu du: 'lau eskuk bik baino gehiago eraikitzen dute. Etxebizitza erronka partekatua da eta aliantzek indartsuago egiten gaituzte'
Lizentzia ukatzea
Betalde, Tokiko Gobernu Batzarrak Jose Maria Soroa kaleko 14an hotela eraikitzeko lizentzia ukatzea onartu du. Insaustiren esanetan, 'Donostiarron Donostia babesteko beste neurria'.