Udaltzaingoak Senegalera eramateko materiala eman dio kooperazio erakunde bati

Materiala Dakar hegoaldeko baliabide urriak dituzten herritarren artean banatuko dute

2026/10/06 argitaratua


Udaltzaingoak, astelehen honetan, urriak 5, 30.000 maskara eta hainbat material eman dizkio Baobab Euskal Herria Fundazioari, eta hark laster Senegalera eramango ditu baliabide horiek, Dakar hegoaldeko baliabide urriak dituzten herritarren artean banatzeko.

Dohaintza Udaltzaingoaren eta Baobab Fundazioaren arteko lankidetzaren barruan kokatzen da, eta, horren bidez, Senegaleko hainbat lankidetza proiektutarako baliagarria izan daitekeen materiala ematen da. Baobab Euskal Herria Fundazioko presidente Mikel Portok jaso zuen materiala Morlanseko komisaldegian, argazkian ikusten den bezala. Materiala Zizurreko "Ayuda Contenedores"en edukiontzi batean garraiatuko da.

Materiala

Oraingo honetan, dohaintzaren barruan, 30.000 maskarez gain, dozena bat makila, 50 aterki, dozenaka praka dituzten hiru kutxa, eguzkitako bat eta oinetakoak daude. Material horien zati bat galdutako objektuetatik dator, eta beste zati bat soberako ekipamenduari dagokio.

Baobab Euskal Herria Fundazioa garapenerako lankidetza eta laguntza erakunde bat da, 2009tik Saharaz hegoaldeko Afrikako hainbat herrialdetan lan egiten duena. Azken urteotan, erakundeak 55 ohe, 450 ikasmahai eta eskola-materiala bidali ditu Senegalera, baita ordenagailuak, bizikletak, material oftalmologikoa, Gipuzkoako klubetako kirol-ekipazioak eta baita lankidetza-proiektu desberdinetara bideratutako bestelako baliabideak ere.

Udaltzaingoak emandako materiala Afrikara eramango dute laster, eta beharra duten herritarren artean banatuko dute.