Urriko Artikutzako bisita gidatuak

Hiru bisita egingo dira, eta urriaren 18koan autobusa jarriko da Donostiatik bertatik doan

2026/09/29 argitaratua


Urrian hiru bisita gidatu egingo dira Artikutzan:

  • Urriaren 4an, Altuetako gaina. 12 kilometroko ibilbide honek, Altuetako tontorraz gain, Goizaringo burdinolaren hondakinak eta Elama ibaia ezagutzeko aukera emango digu.
  • Urriaren 11n, Urdallue. Oraingo honetan Urdallueko burdinola zaharrera hurbilduko gara, 6 kilometroko bidean zehar.
  • Azkenik, urriaren 18an, Donostiatik bertatik Artikutzara joateko autobusa jarriko da, bertan ibilaldi erraza egiteko asmoz. Irteera Donostiatik 09:00etan izango da, eta itzulerako ordua, Artikutzatik, 14:00ak inguruan.

Ohi bezala, aldez aurretik izena eman behar da. 

Artikutzako informazio gehiago jakin nahi duzu? Historia, nola iritsi, sarbidea, aterpetxea...