Dirulaguntzak eta elkarteak

Intereseko informazioa

Dirulaguntzak 

Udaletik urtero diru-laguntzen deialdia bultzatzen dugu pertsona guztien eskubide sozial, zibil eta politikoak sustatzen dituzten jarduera eta proiektuak babesteko, baita arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eta elkarbizitza eta aniztasunaren aldeko kulturarteko politikak garatzeko ere

Diruz lagundu daitezkeen 2 kategoria daude:

  • A taldea: kultur aniztasunaren inguruko ikerketa proiektuak. Ideia edo proiektuak ere aurkeztu daitezke.
  • B taldea: harrera, sentsibilizazio, elkarbizitza eta parte-hartze proiektuak.
    • jatorri eta kultur aniztasuna sustatzen dutenak, kultura desberdinetako pertsonen arteko elkarrizketa, errespetua eta elkarbizitza erabiliz
    • jatorri eta kultur aniztasunaren ezagutza eta aitortza bultzatzen dutenak
    • giza eskubideen errespetua bermatzen dutenak eta tratu eta aukera berdintasuna sustatzen dutenak
    • beste herri eta nazioetako pertsona eta kolektiboen parte hartzerako guneak eta ahalduntzerako dinamikak sortzen dituztenak, baita udalerriko bertakoenak ere
    • euskara kohesio sozialerako elementu komun gisa indartzen dutenak
    • beste entitate edo gizarte eragileekin esperientzia-trukea eta sareko lana edo elkarlana kontuan hartzen dutenak

Diru-laguntza hauek jasotzeko aukera dute legez eratutako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek, egoitza edo ordezkaritza eta jarduketa-eremua Donostian dutenek.