Hiri proiektuak
Euskararen hiria
Hizkuntza-normalizazioarekin konprometituta jarraitzea, hiriko hizkuntza paisaia euskaldundu, euskaraz ulertzen duten herritarren ehunekoa handitu (gaur egun % 66 da), erabilerarako gune babestuak eskaini eta gainerako hiriburuentzat erreferente izan.
Donostia edonorekin eta edonon euskaraz lasai aritzeko hiri bat izan dadin beharrezkoa da euskararen erabilerari espazio gehiago ematea eta euskaraz ez dakitenak edo hirira iritsi berri direnak euskarara erakartzea eta ulermenaren unibertsalizaziorantz urratsak egitea. Zehazki hauek dira zentzu horretan behar nagusiak: - Donostian euskara ikastea eskuragarri izatea - Euskararen gaitasuna hobetzeko eta erabilera handitzeko espazioak izatea - Eremu publikoan euskararen presentzia ziurtatua egotea: eragin handiko ekitaldietan, hizkuntza paisaian, ostalaritzan, merkataritzan, eta abar. - Haur eta nerabeek eskolaz kanpoko jarduerak (aisia, kirola, kultura) euskaraz edukitzea - Jatorri anitzeko herritarrek euskarara hurbiltzeko erraztasunak eta espazio naturalak izatea - Nagusiki euskaraz funtzionatzen duten eremuak babestea.
Euskara kohesio sozial eta kulturalerako tresna gisa
Euskara guztiontzat
Euskararen erabilera bultzatzea