Dirulaguntzak. Jai jarduerak antolatzea: Eskabidea

Donostian bide publikoan jaiak antolatzeko dirulaguntzak
  • Olentzero eta Mari Domingi
  • Haur danborrada
  • Helduen danborrada
  • Inauteriak
  • Kaldereroak
  • Auzoetako jaiak

Oinarriak ikusi hemen

Norentzat

Egingo den jardueraren arabera. Jardueraren oinarriak kontsultatu

Noiz eskatu

2025/09/30 - 2025/10/31

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko agiriak

Ordezkapena zuritzeko aurkezten duen agiria, hala dagokioneanFormularioan honako dokumentu hauek erantsi, egin beharreko jardueraren arabera:

Olentzero, Mari Domingi, Kaldereroak
Haur eta helduen danborrada
    Formularioa bete eta baita jarduerarena web orri honen bidez: Danborrada

Ihauteriak
    Eskaera jaso ondoren DK Festak helbide elektronikoaren bidez jarriko da harremanetan, aurkeztu beharreko dokumentazioa adierazteko.

Auzoko festak

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 6 hilabete

Legezko epea: 6 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Oinarriak GAOn argitaratzea
  2. Eskabideak eta jarduerari buruzko dokumentazioa jasotzea
  3. Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
  4. Diru-laguntzaren xede den jarduera egin dela egiaztatzea
  5. Ebaluazioa eta ebazpen-proposamena
  6. Behin-behineko ebazpena iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzea
  7. Alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea
  8. Behin betiko ebazpen-proposamena egitea, alegazioak aztertu ondoren
  9. Web-orrian eta iragarki taulan argitaratzea

Izapideen arduraduna

Erakundea: DONOSTIA KULTURA EEP

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udal-dirulaguntzak emateko informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Kontserbazio iraunkorra

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua - 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-Laguntzei buruzko Lege Orokorra - 2/2000 Legea, ekainaren 29koa, Bidaiariak Herri Barruan eta Herriz Kanpo Kotxez Garraiatzeko Zerbitzu Publikoa Arautzen duena.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epez kanpo
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Donostiako Festak:
Konstituzio plaza 1, 1. solairua.
Telefonoa
943 481 168
Email
donostiakofestak@donostia.eus