Gaueko Aterpea harrera zerbitzua

Eskakizun txikiko laguntza zerbitzu bat da, eta bazterketa egoeran dauden pertsonei laguntzea du helburu; bereziki, iragaitzazko bidariei eta etxerik ez duten pertsonei. Gaua aterpe horretan igaro dezakete, eta horrez gain, mantenua (gosaria) eta higiene pertsonalerako oinarrizko prestazioak jasotzen dituzte.
Noiz ematen da
Zerbitzu iraunkorra da, eta gauero eskaintzen da urteko 11 hilabetean (abuztuan izan ezik). Hala ere, urteko garai jakin batzuetan indartu egin daiteke, zerbitzuaren beharra handitzearen ondorioz.
Plaza kopurua
Zerbitzuak 29 plaza eskaintzen ditu, baina 40 pertsona ere har ditzake larrialdiko egoerak badaude edo norbaiten bizitza arriskuan badago.
Ordutegia
Orokorrean, zerbitzua 20:00etatik hurrengo eguneko 09:00ak arte dago zabalik.
Lekua:
Helbidea: Zorroaga pasealekua z.g.
Gaueko Aterperako sarbidea:
Interesdunek aldez aurretik jakin dezakete Gaueko Aterpea erabili dezaketen ala ez. Hasiera batean, aterpera sartzeko Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuko (GLUZ) langileek emandako txartela aurkeztu behar da.

Norentzat

18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izateaGizarte Zerbitzuetako profesionalek aurrez balorazio eta preskripzio teknikoa egindaKalean bizi den edozein pertsonak erabili dezake zerbitzua, baldintza hauek betetzen baditu:
  • Berehala osasun zentro batean sartzeko moduko gaixotasun fisiko edo psikikorik ez izatea.
  • Lokaleko funtzionamendu arauak errespetatzea.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Eskatzailearen identifikazio agiria(k).

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: Unean bertan

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

Zerbitzua erabiltzeko itxaron zerrenda egon daiteke. Txanda iristen zaionean, eskatzailea berehala sartuko da aterpean.

Prozeduraren urratsak

  1. Hitzordua eskatu Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuan (GLUZ).
  2. Eskatzailearen gizarte egoera baloratu eta sarbide baremoaren arabera puntuatu (kalteberatasun egoera eta Donostian zenbateraino errotuta dagoen).
  3. Eskatzailea itxaron zerrendan sartu, emandako puntuazioaren arabera.
  4. Eskatzailea aterpean sartu.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Gizarte-zerbitzuak diagnostikatzeko eta emateko beharrezkoa den informazio pertsonala, familiakoa eta soziala kudeatzea, etxebizitza babestuak eta larrialdikoak, laguntzak eta zentroak barne. Genero-politikak kanpo uzten dira, GENERO-POLITIKA tratatzeko jarduerari dagozkiolako

Gordetzeko epeak

Bulegoko artxiboaren erabateko ezabatzea 5 urte. Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak hartutako akordioetan jasotzen diren laguntzen zerrendak kontserbatu. 036 Kodea (gizarte-larrialdietarako laguntzen espedientea). Herri Administrazioko Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASED, 232/2000 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta EAEko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituena) onartu dituen dokumentuetako ebaluazioen taulen proposamena.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) art.: - 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. - 14/2022 Legea, abenduaren 22koa, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemarena. - 4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa. - 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta Mendekotasun-egoeran dauden Pertsonak Zaintzeari buruzkoa.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Presentziala
Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzura (GLUZ) jo behar da
  • Urdaneta kalea 13, etxabea.

Ordutegia:
  • Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 22:00etara;
  • Asteburu eta jaiegunetan, 09:00etatik 21:00etara.

Telefonoz
943 483 849

943 48 38 49