Giza Eskubideen Zinemaldiko Gazte Epaimahaiko kide izateko izena ematea
Zinemaldia apirilaren 1etik 8ra izango da. Martxoaren 31ean gazte epaimahaiarentzako saio bat izango da.
Informazio gehiago
Norentzat
- Film laburrak ikusi aurretik egiten den bileran parte hartzea, martxoaren 31ean.
- Victoria Eugenia Antzokikozinema-saioen eta ondorengo solasaldien% 80era gutxienez joatea.
- Film laburrak bozkatzea.
- Eguneroko presentzia ziurtatzea, parte-hartzea kontrolatzeko.
Eskubideak (eginbeharrak betez gero):
- Saioak doan ikustea
- UPV/EHUeko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduren ikasleek ECTS kredituak lortzea.
- Parte hartu izanaren diploma eta ziurtagiria eskuratzea.
- Jarduera paraleloetan parte hartzea.
Noiz eskatu
2024/02/05 - 2024/03/15
Tramitea epez kanpo dago.
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Egun bat
Legezko epea: Ez dagokio
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
90 lagun baino gehiagok izena ematen badute, martxoaren 9an zozketa egingo da.Egun horretatik aurrera, webgunean kontsultatu ahal izango da pertsona aukeratua izan den edo itxarote-zerrendan dagoen. Webgunearen bidez baieztatu edo ukatu beharko da parte-hartzea.
Prozeduraren urratsak
- Formularioaren bidez izena ematea.
- Zozketa egitea, plaza kopurua baino eskaera gehiago badago.
- Udalaren webgunean argitaratzea nor aukeratu den eta nor dagoen itxaron zerrendan.
- Parte hartzea onartzea edo baztertzea, webgunearen bitartez.
- Epaimahaiaren lehenengo bilera egitea eta Zinemaldia ospatzea.
- Eguneroko parte hartzea kontrolatzea.
- Diplomak eta ziurtagiriak ematea ECTS kredituak eskatzeko.
Izapideen arduraduna
Araudia
Parte hartzeko oinarriak urtero argitaratzen dira.
Bestelako informazioa
Hori guztia helburu batekin egiten da: giza eskubideen aldeko kontzientzia piztea.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.