Hondartza denboraldia
Informazio praktikoa
2026ko hondartza denboraldia ekainaren 1ean hasiko da eta irailaren 30era arte iraungo du.
Toldoak eta eguzkitakoak
Ekainaren 15etik irailaren 30era:
- aulkia: 1,00€
- aulkia su artifizialetan: 1,10€
- toldoa, egun osoa: 13,10€
Kabinak
Hiru hondartzek eskaintzen dute zerbitzu hau uda garaian:
- ekaina eta iraila: 09:00-20:00
- uztaila eta abuztua: 09:00-20:30
Tarifak
- dutxak: 1,60 €
- armairua eta dutxa: 2,50 €
- eskumuturrekoaren fidantza: 6,50 €
- toalla: 1,00 €
- 10 erabilerako bonua: 15 €
- 20 erabilerako bonua: 28 €
- uda-sasoiko bonua: 75,00 €
Uraren kalitatea
Kontsultatu dezakezu hondartzetako asteroko osasun kalifikazioa
Garbiketa zerbitzua
Hondartzak egunero garbitzen dira urte osoan, hondarra bahetuz hasten dira garbiketa egiten. Behaketa mekanikoa gauez egiten da, eta 10:00etarako amaitzen da. Ordu horretatik aurrera, hondartzak eskuz garbitzen dira.
Sorospen zerbitzua
Datak: ekainaren 1etik irailaren 30era
- ekainak 15-irailak 15: 10:30-20:00
- ekainak 1-14 eta irailak 16-30: 10:30-19:30
Lagundutako bainua
Mugikortasun urriko pertsonentzat, Kontxako hondartzan lagundutako bainu-zerbitzua ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte izango da, 11:00etatik 19:30ak arte.
“Ibilgailu anfibio” bat erabiltzen da eta, harekin eta monitore baten edo biren laguntzarekin, mugikortasun arazoak dituztenak bai harean bai uretan mugitu daitezke.
Hitzordua hartzeko telefono-zenbaki honetara deitu behar da: 600 393 900.
Erabiltzaileen inklusioa eta autonomia indartzeko hobekuntzak gehitu dira aurten
Aholkuak
Bainu seguru baterako gomendioak
Aterpe klimatikoak
Hiriak 94 eraikin eta berdegune ditu babesleku klimatiko bezala egokituta: 38 eraikin eta 56 berdegune auzo guztietan banatuta.
Marmokak eta karabelak
Marmokak edo karabela portugesak iristen badira, denboraldi honetan ere protokoloa mantenduko da eta Sorosleek bandera zuria jarriko dute.
Txakurrak
Hondartza-denboraldia hasten denetik (ekainak 1) irailaren 30era arte, debekatuta dago txakurrak Donostiako hondartzetan sartzea. Aisialdirako guneak eta ordutegiak.
2026/06/12 argitaratua