Hondartza denboraldia

Informazio praktikoa

2026ko hondartza denboraldia ekainaren 1ean hasiko da eta irailaren 30era arte iraungo du.

 

Toldoak eta eguzkitakoak

Ekainaren 15etik irailaren 30era:

  • aulkia: 1,00€
  • aulkia su artifizialetan: 1,10€
  • toldoa, egun osoa: 13,10€

Kabinak

Hiru hondartzek eskaintzen dute zerbitzu hau uda garaian:

  • ekaina eta iraila: 09:00-20:00
  • uztaila eta abuztua: 09:00-20:30

Tarifak

  • dutxak: 1,60 €
  • armairua eta dutxa: 2,50 €
  • eskumuturrekoaren fidantza: 6,50 €
  • toalla: 1,00 €
  • 10 erabilerako bonua: 15 €
  • 20 erabilerako bonua: 28 €
  • uda-sasoiko bonua: 75,00 €

 

Uraren kalitatea

Kontsultatu dezakezu hondartzetako asteroko osasun kalifikazioa >

 

Garbiketa zerbitzua

Hondartzak egunero garbitzen dira urte osoan, hondarra bahetuz hasten dira garbiketa egiten. Behaketa mekanikoa gauez egiten da, eta 10:00etarako amaitzen da. Ordu horretatik aurrera, hondartzak eskuz garbitzen dira.

 

Sorospen zerbitzua

Datak: ekainaren 1etik irailaren 30era

  • ekainak 15-irailak 15: 10:30-20:00
  • ekainak 1-14 eta irailak 16-30: 10:30-19:30

 

Lagundutako bainua

Mugikortasun urriko pertsonentzat, Kontxako hondartzan lagundutako bainu-zerbitzua ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte izango da, 11:00etatik 19:30ak arte.

“Ibilgailu anfibio” bat erabiltzen da eta, harekin eta monitore baten edo biren laguntzarekin, mugikortasun arazoak dituztenak bai harean bai uretan mugitu daitezke.

Hitzordua hartzeko telefono-zenbaki honetara deitu behar da: 600 393 900.

Erabiltzaileen inklusioa eta autonomia indartzeko hobekuntzak gehitu dira aurten >

 

Hondartzen ordenantza berria

Donostiako hondartzen erabilera eta aprobetxamenduaren udal ordenantzak debekatzen du hondartzetan erretzea eta entzungailurik gabeko soinu-aparatuak erabiltzea.

Ordenantza >

 

Aholkuak

Bainu seguru baterako gomendioak >

 

Aterpe klimatikoak

Hiriak 94 eraikin eta berdegune ditu babesleku klimatiko bezala egokituta: 38 eraikin eta 56 berdegune auzo guztietan banatuta.

 Aterpe klimatikoen sarea >

 

Marmokak eta karabelak

Marmokak edo karabela portugesak iristen badira, denboraldi honetan ere protokoloa mantenduko da eta Sorosleek bandera zuria jarriko dute.

 

Txakurrak

Hondartza-denboraldia hasten denetik (ekainak 1) irailaren 30era arte, debekatuta dago txakurrak Donostiako hondartzetan sartzea. Aisialdirako guneak eta ordutegiak.

Txakurrak aske eramateko gune bereziak >

2026/07/28 argitaratua