Esku hartzea indarkeria matxistaren biktimen esparruan

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumezkoentzako arreta, hautemandako nahiz udalaren gizarte zerbitzuei jakinarazitako indarkeria matxistako egoerek duten larritasun mailaren arabera.

Norentzat

Donostian erroldatuta egotea18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea
  • Emakumeen ardurapean dauden adingabeek ere jaso dezakete arreta hori.
  • Salbuespen gisa, larrialdi kasuetan, Donostian erroldatu gabeko emakumeek ere jaso dezakete.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Hasiera batean, ez da inongo dokumentaziorik aurkeztu behar. Beharrezkoa izanez gero, kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri emango da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: Aldagarria

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

Prozeduraren urratsak

  1. Harrera: bai biktimak berak hala nahi duelako (hitzordu bat ematen zaio Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuan dagokion teknikariarekin) bai hirugarrenek gertatutakoa jakinarazi dutelako (profesionalek, herritarrek, beste erakunde batzuek).
  2. Beharrezkoak diren datu esanguratsu guztiak biltzea.
  3. Balorazioa: erabilitako indarkeriaren eta larritasunaren arabera baloratuko da kasua, biktimarekin batera berari egokien zaion esku hartzeko plan bat adosteko, beharrezko baliabide erabilgarriak izango dituena.
  4. Esku hartzeko plana-baliabideen kudeaketa.
  5. Koordinazioa eta lankidetza beste zerbitzu batzuekin: kasuak hala behar duela eskatzen duenean.
  6. Segimendua.
  7. Esku hartzearen amaiera.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Genero-indarkeriaren biktima diren edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden emakumeei zuzendutako aholkularitza-prozedurak, -azterlanak, -txostenak, -programak eta -jarduerak kudeatzea eta kontrolatzea.

Gordetzeko epeak

Bulegoko artxibotik erabateko ezabatzea 6 urte 0141 Kodea (Genero indarkeriaren biktima diren emakumeen laguntza ekonomikoen eskaeren espedientea). Herri Administrazioko Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASED, 232/2000 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta EAEko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituena) onartu dituen dokumentuetako ebaluazioen taulen proposamena.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) art.: - Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorreako - 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa Herritarren Segurtasunaren Babesa - 27/2003 Legea, uztailaren 31koa, Etxeko Indarkeriaren Biktimak Babesteko Agindua arautu duena -- 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa - 1/2004 Lege Organikoa, Genero Indarkeriaren Aurka Babes Integrala Emateko Neurriei buruzkoa - Donostiako Udalaren Emakumeen Eta Gizonen Berdintasunerako Plana 2014-2018 - Etxeko Tratu Txarrak eta Sexu Indarkeria jasaten dituzten emakumeei Harrera hobea egiteko Erakundeen arteko Akordioa DBEOren 9.2.h) artikulua, laguntza edo tratamendu sanitario edo soziala ematea, edo laguntza sanitario eta sozialerako sistemak eta zerbitzuak kudeatzea

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Presentziala
Informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko, hona joan:
  • Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora
  • Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzua
    • Urdaneta kalea 13, etxabea
    • Telefonoa 943 481 400