Gizarte larrialdiko etxebizitzak
Kasu berezietan izan ezik, zerbitzu honek bizitokia eman besterik ez du egiten. Beraz, etxebizitza horietan ez da tutoretzarik izaten eta ez da erabiltzaileak zaintzeko langilerik egoten. Hala ere, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak kasuen segimendua egingo du.
Honako gorabeheren ondorio diren egoerak joko dira bizitoki faltak nahiz
bizikidetzako arazo larriek eragindako egoera kritikotzat:
- Jurisdikzio zibileko epai irmo batek agindutako kaleratzeak, ordaintzeko dirurik ez izateagatik, jabearen beharrengatik, aurri deklarazioa egin delako edo antzeko beste arrazoi batzuengatik.
- Udalak harrera zerbitzua behar duen pertsonaren nahiz pertsonen bizitoki den eraikina erortzeko zorian dagoela erabakitzea.
- Familia unitatearen bizitokia den eraikina erabilezin utzi duen hondamendia, sutea, uholdea nahiz antzeko ezbeharra.
- Familia harreman jasanezinak, tratu txar fisiko eta/edo psikikoengatik. Genero indarkeria jasan duten emakumeak horretarako berariaz prestatu diren etxeetan artatuko dituzte.
- Beste larrialdi egoera batzuk.
Egonaldia, gehienez, hiru hilabetekoa da.
Norentzat
Honako hauek izango dira kontuan horrelako etxeak eskuratzeko lehentasunak erabakitzerakoan:
- Babestu beharrekoen artean adin txikikoak egotea.
- Etxebizitzaren beharra hondamendi batek, aurri adierazpenak edo etxea nahitaez utzi beharrak sortzea.
- Tratu txarrik edo erasorik jasatetik babestu beharrean egotea
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Familia larrialdi egoeran dagoela frogatzeko Gizarte Zerbitzuek beharrezkotzat jotzen dituzten gainerako agiriak.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Udal zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasak
**2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Legezko epea: 2 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Gizarte Zerbitzuetan ordua eskatu.
- Gizarte Langilearekin elkarrizketa, beharrak aztertzeko eta harrera proposamena egiteko.
- Baldintzak betetzen direla egiaztatu.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratu.
- Harrera elkarrizketa egin eta agiriak sinatu: egonaldirako akordioa, araudia, eskubide eta betebeharrak.
- Esku Hartzeko Plana prestatu udaleko Gizarte Zerbitzuetako langileekin.
- Udaleko Gizarte Zerbitzuetako langileek planaren ebaluazioa eta jarraipena egin.
Izapideen arduraduna
Araudia
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
- Ikus gizarte zerbitzuetako zentroen zerrenda: Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Gizarte Larrialdiak: Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 – 22:00 eta asteburuetan 09:00 – 21:00