Taxi: Taxi lizentzia eskualdatzeko baimena

Ondorengo egoeraren batean izanez gero egin behar duzu izapide hau:
  1. Titularraren heriotza:
    • Alargunak edota lizentziaren ustiapenari eutsi nahi dioten oinordekoek
    • Alargunak edota lizentziaren ustiapenari eutsi nahi ez dioten oinordekoek
  2. Gaixotasuna, istripua edota ezinbesteko beste edozein arrazoi
  3. Hamar urteko baino gehiagoko antzinatasuna
  4. Erretiroa

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Ordezkapena zuritzeko aurkezten duen agiria, hala dagokionean
Kasuaren arabera:
  • Titularraren heriotza: heriotza ziurtagiria, azkeneko nahiak, testamentua edo oinordekoen adierazpena edo oinordetzaren onarpena.
  • Gaixotasuna, istripua edota ezinbesteko beste edozein arrazoi: Gizarte Segurantzaren ebazpena eta epaia
  • Erretiroa: Gizarte Segurantzaren egiaztagiria

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Taxi lizentziak eta baimenak emateko nahiz lizentzia horiek eskuz aldatzeko tasak

**2005eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina

EGITATE ZERGAGARRIA

Lizentziak ematea
631,78
Titularraren heriotza, erretiroa edo ezgaitasuna dela eta ezkonkidearen alargunaren zein derrigorrezko oinordekoen alde burututako lizentzi eskualdaketak baimentzea
631,78
Aurreko atalean sartzen ez diren eskualdaketak baimentzea
6.275,39

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Aste bat

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea
  2. Agiriak zuzentzea, horrela badagokio.
  3. Baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, eskualdaketa baimentzeko ebazpena prestatzen da
  4. Interesdunari jakinaraztea
  5. Eskualdaketaren eskabidea egiteko badago. Ikusi loturiko izapideak: “Taxi lizentzia beste titular bati eskualdatzeko eskaera”

Izapideen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Sailak taxien inguruan egiten dituen prozedurei dagokien informazio pertsonalaren kudeaketa. Hurrengoak dira: - Taxi lizentzien emakida. - Lizentziaren titularra hiltzeagatik, gaixotasun edo istripuagatik, 10 urte baino gehiagoko aintzinatasunagatik edo erretiratzeagatik lizentzia besterentzea. - Beste titular bati taxiaren lizentzia besterentzea. - Taxi zerbitzua abian jartzeko behin-behineko baimena. - Taxiaren behin-betiko baimena. - Soldatako pertsona bat bajan egonda, taxiko lizentzia ustiatzeko behin-behineko baimena. - Taxi zerbitzuaren borondatezko baja edo uko egitea komunikatzea.

Gordetzeko epeak

Gordealdi iraunkorra 153 Kodea (Taxi lizentzia). Herri Administrazioko Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASED, 232/2000 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta EAEko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituena) onartu dituen dokumentuetako ebaluazioen taulen proposamena.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, Interes publikoa edo esleitutako botere publikoen egikaritza. DBEOren 6.1.c ) artikulua, Lege betekizuna. - 2/2000 Legea, ekainaren 29koa, Bidaiariak Herri Barruan eta Herriz Kanpo kotxez garraiatzeko Zerbitzu Publikoa Arautzen duena. -2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadi Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.18) artikulua. DBEOren 9.2.a) artikulua, interesdunaren berariazko baimena

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Dokumentuak

Eskaera