Esku-hartzeari buruzko txostenak eskatzea: Udaltzaingoa eta Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu
- Udaltzaingoak trafiko istripuetan eta bestelako esku-hartzeetan egindako txostenei buruzkoak.
- Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuaren esku-hartzeekin loturiko datuak
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Udal zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasak
**2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
- Txosten orokorrak: 45,94
- Txosten arruntak: 22,97 €
- Suteei buruzko adituaren txostenak azterketa analitikoarekin edo gabe: 126,02 € (azterketa analitikoarekin den kasuetan, tasaren zenbatekoa gehi azterketaren kostua izango da prezioa)
Tasa hauek aplikatu ahal izango dira gatazka zibiletan egindako esku-hartzeei buruzko udal-txostenak egitea eskatzen bada edo herritarrek beren onurarako eskatuta egiten badira.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Hilabete bat
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
- Txostena badagoela berrestea
- Kasuan kasu, tasa ordaintzea
- Dagokion unitateak txostena idaztea eta/edo berrikustea
- Txostena eskatzaileari bidaltzea
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
- Udaltzaingo txostena: ES43 2095 0611 06 1060002341
- Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu: 2095 0611 03 1076293777
*Ez da epailearen esku geratutako edo epailearen esku gera daitezkeen txostenen kopiarik emango.
*Ez da eskatutako informazioa eskuragarri jarriko horrek hauek eragiten baditu: kaltea segurtasun publikoari; legez kontrako administratibo, diziplinario edo penalen prebentzioa, ikerketa eta zigorra; alderdien berdintasuna prozesu judizialetan edo benetako babes judiziala; zaintza, ikuskapen eta kontrol funtzio administratiboak; sekretu profesionala; konfidentzialtasun bermea edo sekretua erabakiak hartzeko prozesuetan; ingurumenaren babesa; edo, oro har, 19/2013 Legean jasotako gainerako mugak.
*Era berean, jasota geratzen da eskatutako informazioa ematerakoan aintzat hartuko dela izaera pertsonaleko datuen babesari dagokiona eskatzailea ez den beste pertsonei eragiten dienean.
*Tasa horri lotuta egonik ordaindu izanaren agiria aurkezten ez duten eskaerak baliogabekotzat hartuko dira.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Udalinfo bulegoak
Eskatu hitzordua
- Udaltzaingoa: Morlans biribilgunea, 1
- Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua: Otxoki pasealekua, 100