Ordainketak atzeratzea eta zatikatzea

Zerga zorren atzerapenak eta zatikapenak borondatezko epean edo ordainarazteko epean emateko izapidea.
Zergadunen zorren ordainketak atzeratzeko (1 epe) edo zatikatzeko (hainbat epe) aukera emango da, aldez aurretik eskatuta, beren egoera ekonomikoak eta finantzarioak ez dienean uzten aldi baterako betebehar ekonomikoak betetzen.
  • Zorren ordainketa atzeratzea: zerga zorra mugaegunaren ostean eta aldi bakarrean ordaintzea da.
  • Zorren ordainketa zatikatzea: zerga zorren ordainketa hainbat kuotatan zatitzea da.

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Eskabide inprimakia
  • Zure eskabideari laguntzeko egoki irizten zaizkizun dokumentuak edo egiaztagiriak.
  • Eskabidean egon behar duten datuak:
    • Zergatik eskatzen duen.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo imprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Donostiako Udalaren ordenantza, zergak eta zuzenbide publikoaren araberako bestelako sarrerak biltzeari buruzkoa

Ordainketen atzerapenetan erantsiko diren interesak:

  1. Lehentasuneko interesa.
    1. Udal aurrekontuan adierazitakoa da (2023an: %3)
    2. Udal aurrekontuak ez badu hura finkatzen, legezko interesa ken % 0,25 izango da
    3. Helbideratze orokorra izan behar duten pertsona fisikoei eta administrazio emakiden onuradunei, hala erabakitzen denean, onartu zaizkien atzerapenei eta zatikatzeei ezarriko zaie.
  2. Berandutza interesa.
    1. Foru arauan aplikazio epe horretarako adierazten dena (2023an: %4,06)
    2. Helbideratze orokorra izan behar duten pertsona fisikoei eta administrazio emakiden onuradunei (hala erabakitzen denean) onartu zaizkien atzerapenei eta zatikatzeei ezarriko zaie.

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 7 egun

Legezko epea: Aldagarria

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Borondatezko epean: 1 aste. Ordainarazteko epean: 1 hilabete
Zorra 12000 euro baino gutxiago denean, 10 egun; beste kasuetan, 1 hilabete

Prozeduraren urratsak

1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
2. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
3. Baiespena edo ezespena ebaztea.
4. Interesdunei jakinaraztea.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

*Kontuan hartu beharrekoa:
  • Eskaera bat egin behar da zor bakoitzeko
  • Kuoten ordainketa zergadunak egingo du adierazten zaion kontuan eta ebazpenean ezartzen diren epeetan. Kasu horretan, ez da onartzen helbideratzea.
*Ordainketa ez egitearen eraginak:
Azken urtean ez bada ordainketarik egiten, ez dira emango beste atzerapenen edo zatiketen eskabideak.

*Berme gabeko zerga zorrak:
  • Zor baten atzerapena edo zatikatzea ez bada ordaintzen borondatezko epean, behartze bidez eskatuko zaio ordaindu gabe geratu den zenbateko osoa, dagozkion gainordain eta interesekin.
  • Zor baten atzerapena edo zatikatzea ez bada ordaintzen ordainarazteko epean, premiamenduzko prozedurarekin jarraituko da eta bahitura jarduketak hasiko dira.

*Helbideratze orokorraren ondorioak
  • Lehentasuneko interesa aplikatuko da ordainketak atzeratu eta zatitu nahi badira; zenbait kasutan, gainera, bermerik jarri behar izanik gabe

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udaleko zerga-kudeaketan zergadunen jarduerei, eragiketei, jakinarazpenei eta eskariei, iradokizunei eta kexei buruzko informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Erabateko ezabatzea 10 urte

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, botere publikoaren egikaritza: -Uztailaren 5eko, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren 14/1989 Foru Araua. -Uztailaren 5eko 11/1989, Gipzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Arau Forala. -Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araua, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa. -Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza. -Uztailaren 5eko Hirilurren Balioaren Gehikuntzen gaineko Zergari buruzko 16/1989 Foru Araua. -Abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onartzen duena. DBEOren 6.1.c) artikulua, lege betekizuna betetzea: - Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua, Toki-Ogasunen Legearen Testu Bategina onartzen duena - Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Arautegiari Buruzkoa - Irailaren 26ko 41/2006 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra, Egintzak Administrazio Bidetik Berrikusteari dagokionez, garatzeko Erregelamendua onartzen duena - Donostiako Udalaren Ordenantza, Zergak eta Zuzenbide Publikoaren araberako bestelako Sarrerak Biltzeari buruzkoa

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Dokumentuak

Eskabidea