Irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntza: 2. Eskaera zuzentzea
Ikusi oinarriak:
- Gizarte Ekintza
- Herritarren Partaidetza
- Lankidetza
- Berdintasuna
- Gazteria
- Giza Eskubideak
- Ingurumena
- Euskara Zerbitzua
- Kultur Aniztasuna
- Donostia Kultura
- Donostia kirola
Norentzat
Zuzenketa lehendakariak edo zeregin honetarako izendatutako ordezkariak aurkeztu beharko du. Azken kasu honetan honakoak aurkeztu behar ditu:
- Idazkariaren ziurtagiria, erakundearen zuzendaritza batzordeak edo zuzendaritza organoak eskabidearen sinatzailea egintza horretarako eskuordetzea erabaki duela egiaztatzeko.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Mezua jasotzen den unetik aurrera bertan adierazitako zuzenketak formularioan egiteko aukera izango da. Zuzendu beharrekoa formularioan bertan ere adieraziko da. Aldaketak zirriborro moduan egingo dira eta egintza Udalaren Iragarki Taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera entitateei 10 laneguneko epea emango zaie zuzenketa erregistratu ahal izateko.
Mezuan bertan adieraziko da zuzenketa noiz aurkeztu eta sinatu daitekeen,
eta horrela egiten ez bada eskaera bertan behera utzi dutela joko da.
Errekerimenduan zehaztutako datuez gain beste datu batzuk aldatzen baditu
entitateak, horiek ez dira kontuan hartuko proiektua baloratzeko orduan.
Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Prozeduraren urratsak
- E-maila bidaltzea eta zuzenketak egiten hasteko aukera
- Udalak bere Iragarki Taulan argitaratzea
- Elkarteek zuzenketak erregistratzea
Izapideen arduraduna
Araudia
38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorra
40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena
Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako
Donostiako Udaleko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Plana
Bestelako informazioa
- Programatik eratorritako erantzukizunak bere gain hartzea.
- Behar diren baimenak lortzea.
- Programaren garapenean gertatzen diren gorabehera guztiak Udalari jakinaraztea, gertatu bezain laster.
- Dirua gastatzen ez bada, dirulaguntza itzultzea.
- Helburuak funtsean aldatuz gero, dirulaguntza itzultzea.
- Udalak ezarritako baldintzak eta arau guztiak betetzea.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Edozein zalantza argitzeko, Herritarren Postontzia erabili edo herritarren arreta telefonora (010) deitu ahal izango da.