Udal emakidako garaje plazaren eskualdatzea

Udal emakidako garaje plaza baten titularra izanez gero, eskualdatzea eta titulartasun aldaketa egin dezakezu eta senitarteko baten izenean jarri, edota Udalaren esku utz dezakezu, honek berriro esleitu dezan.

Norentzat

Udal garaje partzela baten gaineko emakida administratiboa duten titularrek, haren oinordekoek edo legezko ordezkariek

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Kasu guztietan
  • Aparkalekuko administrariaren ziurtagiria ordaindu gabeko gasturik ez daukala jakinaraziz.
  • Esleitutako aparkalekuaren kontratuaren fotokopia.

Oinordetzak
  • Oinordetzaren banaketaren agiria

Banantzeak-dibortzioak
  • Banantzearen, ezkontza baliogabetzearen edo dibortzioaren sententzia


Oharrak
  • Aurkeztutako agirietan adierazitako helbideak eta eskabidean ageri denak bat etorri behar dute.
  • Udalak erroldatzea egiaztatuko du, eta behar beste agiri eskatu ahal izango ditu baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.
  • Plaza transmititzen zaion pertsonak "Garaje plaza"-ren eskabidea egin beharko du.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea
  2. Baldintzak betetzen direla egiaztatzea
  3. Agiriak zuzentzea, horrela badagokio
  4. Aparkalekuak zer balio duen kalkulatzea
  5. Plazaren titularrari balorazioa bidaltzea
  6. Udalak esleipen berria egiteko baimena ematen badu, itxaron zerrendako pertsona interesdunekin harremanetan jartzea
  7. Plaza esleitzeko ebazpena ematea eta horren berri jakinaraztea
  8. Kontratua sinatzeko aldez aurretiko hitzordua finkatzea
  9. Kontratua edota eskualdaketa sinatzea eta plazaren balioa zehazteko eginiko kalkuluaren egiaztagiria entregatzea
  10. Giltzak ematea eta ordainketa txekea entregatzea, horrela badagokio
  11. Administratzaileari esleipen berria edo eskualdatzea jakinaraztea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Parking bakoitzeko baldintza pleguak

Bestelako informazioa

Eskualdaketa egin aurretik, udal emakidako garaje plaza baten titularrek edo haien legezko ordezkariek beren plazaren balioa kalkulatzeko eska dezakete. Plaza titularrarekin lotura duen pertsona bati eskualdatu nahi bazaio (oinordetzak, banantzeak-dibortzioak, bizikidetza unitate bereko kideak), plaza jasotzen duen pertsonak esleipenerako ezarritako baldintza guztiak bete beharko ditu (ikusi udal emakidako garaje plaza bat eskatzeko izapidea).

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udal-aparkalekuei eta bide publikoetako aparkalekuei buruzko izapideei buruzko informazioa kudeatzea. Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatzeko txartelen eskaerei buruzko informazioaren kudeaketa barne hartzen da. Mugikortasun-araudia ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak eta zehapenak kanpoan uzten dira, ZEHAPEN-PROZEDURAK tratatzeko jarduerari dagozkiolako.

Gordetzeko epeak

Bulegoa erabateko ezabatzea 5 urte igarotakoan. 0148 Kodea (TAO erregulatutako gunean aparkatze-zerbitzua jasotzeko baimena) 020 Kodea (Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartela emateko espedientea). 0157 Kodea (aparkalekua erreserbatzeko baimena). Herri Administrazioko Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukerketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASED,232/2000 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta EAEko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dtuena) onartu dituen dokumentuetako ebaluazioen taulen proposamena.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, Interes publikoa edo esleitutako botere publikoen egikaritza. -2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadi Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.3) artikulua. - Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintza Errege Dekretua,Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua onartzeko dena. - 6/2015 Legegintza Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Dokumentuak

Eskabidea