Galdutako objetuak

Udaltzaingoak udalerrian aurkitutako objektu guztiak bildu, sailkatu eta itzuli egiten ditu

Norentzat

Udalerrian objekturen bat aurkitu edo galdu duen edonor

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Objektuaren jabetza egiazta dezakeen edozein dokumentu

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: 2 urte

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

Entregatzen denetik 2 urte igaro direnean jabea agertu izango ez balitz, topatu duenak eskatu ahal izango du

Prozeduraren urratsak

  1. Galdutako objektua Udaltzaingoaren bulegoetan entregatzea
  2. Entrega egiten duenaren datuak jasotzea
  3. Objektua datu basean jasotzea
  4. Kasuan kasu, objektuaren argazkia webgunean jasotzea
  5. Objektuak jabea identifikatu ahal izateko aukera ematen badu, Udaltzaingoa harekin harremanetan jarriko da
  6. Objektua jabeari entregatzea
  7. 2 urteko epean objektua inork erreklamatzen ez badu, topatu zuenari entregatuko zaio

Izapideen arduraduna

Departamentua: Udaltzaingoa

Araudia

Bestelako informazioa

  • *Argazkiak dituen onlineko katalogo bat dago, egunero eguneratzen dena, galdutako gauzak topatu ahal izateko

*Ikus Galduriko Objetuak webgunea

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Bide publikoan aurkitutako objektu eta dokumentuen itzultze zerbitzuari dagokion informazio pertsonalaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak

2 urte

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua: - Apirilaren 2ko, 7/1985 Legea, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena - Estatuko Segurtasuneko Indar eta Gorputzei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoa - Burututako jarduketari lotutako lege sustantibo eta prozesalen betepena

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Udaltzaingoa
  • Morlans biribilgunea, 1
  • Egunero, jaiak barne, eguneko 24 orduetan
Zerikusia duten izapide nabarmenak