Joko Garbia: banku-kontua ematea hobaria jasotzeko

Donostiako Udalak aurreko ekitaldiko kuota zuzentzea aurreikusten du, 5. edukiontzia (edukiontzi marroia edo materia fisikokoa) eta etxeko/komunitateko konpostajea erabiltzeagatik.

Izapide honekin onuradunen banku-kontua helaraz diezagukezu, dagoeneko egin ez baduzu, hobaria jaso ahal izateko.

Norentzat

5. edukiontzia erabili izatea, edo etxe edo auzo konposta egin izatea, onuradun izateko ezarritako maiztasunak beteta.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

Prozeduraren urratsak

  1. Eskatzailea hobariaren onuraduna den egiaztatzea.
  2. Adierazitako bankuko kontua esleitzea (20 digiturekin).
  3. Kontua aktibatuta ez egoteagatik edo okerrekoa izateagatik, bankuak hobaria itzultzen duen kasuetan, pertsonak adierazitako kontuarekin ordezkatzea.
  4. Pertsonaren harremanetarako datuak ere egiaztatzea.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Uren, saneamenduaren eta zabor-bilketaren udal-zerbitzuak kontrolatzeko informazio pertsonala kudeatzea. Baita Joko Garbiari buruzko informazio pertsonala ere.

Gordetzeko epeak

Behar den denboran gordeko dira, eskatutako helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko.

Legitimazioa

Interes publikoaren izenean egindako betekizuna betetzea DBEO 6.1.e) artikulua: -Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 25.2.c) artikulua - Apirilaren 7ko, 2/2016 Legearen, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17. 15 artikulua. - 22/2011 Legea, uztailaren 28koa, hondakinei eta zoru kutsatuei buruzkoa. - Ur Horniketa udal zerbitzuagatik ordaindu beharreko Tasaren Ordenantza Fiskala.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan