Udal planak eta araudia prestatu eta onesteko ekarpenak eta alegazioak egitea

Ekarpenen eta/edo alegazioen bidez, udal arauak egiteko eta izapidetzeko prozesuan parte hartzeko aukera ematen die Udalak herritarrei.

Herritarrek une hauetan parte har dezakete:

1. Aurretiko kontsulta publikoa: kontsultak ikusi eta egiteko hemen


2. Jardunaldi informatibo irekia herritarrentzat: jardunaldiak ikus ditzakezu hemen


3. Erakusketa publikoko epean alegazioak aurkeztea: informazio gehiago ikusteko hemen

Norentzat

Heritarrak oro har

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Alegazioak egiteko
  • eskaera-orria
  • nahi diren dokumentuak eta justifikazioak

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Aldagarria

Legezko epea: Aldagarria

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

  • Udalaren webgunean argitaratzen denetik 15 egun daude ekarpenak egiteko.
  • GAOn argitaratzen denetik 30 egun baliodun daude alegazioak egiteko.

*Arau bat egiten hasi eta behin betiko onartzen den arte igarotzen den denbora-tartea kasu batetik bestera aldatu egiten da. Jendaurrean jartzeko epean herritarrek alegaziorik egiten ez badute, araua onartzeko batez besteko epea 6 hilabetekoa izan daiteke. Epe hori urtebetera ere luza liteke, herritarrek alegazioak aurkezten badituzte.

Prozeduraren urratsak

Udal arau bat onartzeko prozeduraren deskribapena:
  1. Gaiari buruz aurretik jendeari galdetzea
  2. Gai horretan eskumena duen sailak arau-proposamena egingo du arau-proiektuen kasuan, eta udal talde politiko batek egingo du hori arautze-proposamenen kasuan
  3. Txosten juridikoa, berdintasunekoa eta ekonomikoa
  4. Arau-proposamena Tokiko Udal Gobernu Batzordean onartuko da arau-proiektuak direnean
  5. Jardunaldi informatibo irekia herritarrentzat
  6. Proposamena Udalbatzaren Batzordera bidaliko da, udal talde politikoek, nahi izanez gero, zuzenketak aurkeztu ditzaten
  7. Zuzenketei buruzko txosten juridikoa eta teknikoa
  8. Zuzenketak Udalbatzaren Batzordean bozkatuko dira, eta, behar izanez gero, testua aldatu egingo da
  9. Proposamena Udalbatzara bidaliko da hark hasierako onarpena eman diezaion, eta zuzenketak mantentzeko edo zuzenketa berriak aurkezteko epe berri bat irekiko da
  10. Udalbatzak hasierako onarpena emango dio arauari
  11. Araua jendaurrean jarriko da 30 egun baliodunez Udalaren webgunean eta GAOn, herritarrek alegazioak aurkeztu ditzaten
  12. Alegaziorik aurkezten bada, txosten tekniko eta juridiko bat egingo da, Tokiko Gobernu Batzordean baietsi edo ezetsiko dira, eta talde politikoek hari buruz erabaki beharko dute berriro Udalbatzaren Batzordean nahiz Udalbatzan
  13. Alegaziorik aurkezten ez bada, araua onartutzat joko da behin betiko
  14. Amaierako testua oso-osorik argitaratuko da GAOn eta araua indarrean sartuko da

Izapideen arduraduna

Departamentua: Lege Zuzendaritza

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Ekarpenen edota alegazioen bidez, udal arauak (erregelamenduak eta ordenantzak) egiteko eta izapidetzeko prozesuan herritarrek duten parte hartzeko aukeratik ondorioztatzen den informazio pertsonalaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Datu pertsonalak Donostiako Udal Artxiboko araudian zehaztutakoaren arabera gordeko dira eta, betiere, tratamenduarekin erlazionatuta egon daitezkeen arau-hausteen preskripzio epeen arabera.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua: - 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena - Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Antolaketa, Jarduera eta Araubide Juridikoaren Araudiari buruzkoa - Herritarren partaidetzarako araudi organikoa. - Apirilaren 2koa, 7/1985 Legea, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena - Donostiako Udaleko Udalbatzaren Erregelamendu Organikoa

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Dokumentuak

Eskabidea