Plusbaliak: Ondasunen eskualdatzeagatik zerga eta kalkulurako simulagailua

Pertsona bat pisu, lokal edo lursail baten jabe izan den bitartean lursail batek izan duen balio-gehikuntza zergapetu egiten da. Jabetza eskualdatzen denean (salerosketa, herentzia, dohaintza edo bestelako eskualdatze baten bidez), likidatu egiten da.
Irabazirik ez badago, eskualdaketa ez dago zerga honen mende.Esteka honen bidez, zerga zenbatekoa izango den simula daiteke. Nolanahi ere, kalkulu hori ez da loteslea (higiezin baten zerga kalkulatzeko, ezinbestekoa da higiezina delako udalerriko katastroan agertzea).
Kalkulu hori baliozkoa da 2021eko azaroaren 16tik aurrera egiten diren transmisioetarako.

KALKULURAKO SIMULAGAILUA

Informazioa: dokumentazio osagarria nola bidali
eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

  • Eskriturak

Eskualdatzean irabazirik ez dela izan uste baduzu, hori ziurtatu ahal izateko, aurkeztu aurreko eskualdatzearen eskriturak.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 3 hilabete

Legezko epea: 6 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

Prozeduraren urratsak

  1. Eskaera erregistratzea eta dokumentuak aurkeztea
  2. Behar izanez gero, dokumentuak zuzentzea
  3. Zerga likidatzea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Zerga honetatik salbuetsita daude:
  • Zortasun eskubideak eratzearen eta eskualdatzearen ondorioz izaten diren balio-gehikuntzak.
  • Eskubide errealen jabeek edo titularrek egiaztatzen dutenean beren kontura higiezin horietan kontserbazio, hobekuntza edo birgaitze lanak egin dituztela, Euskadiko Kultur Ondasunari buruzko 7/1990 Legearen arabera.
  • Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta, orobat, administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
  • Udalerri hau bera (Donostia), udalerri honen parte diren edo izan daitezkeen gainerako udal entitateak eta lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
  • Ongintzazko edo ongintza-irakaskuntzazko kalifikazioa duten erakundeak.
  • Gizarte Segurantza kudeatzen duten erakundeak eta indarrean dauden legearen arabera sortutako giza aurreikuspeneko mutualitateak.
  • Itzul daitezkeen administrazio emakiden titularrak, emakida horiei loturiko lursailei dagokienez.
  • Gurutze Gorria eta Lurralde Historikoko xedapenez zehazten diren antzeko erakundeak.
  • Nazioarteko itun edo hitzarmenetan salbuespena aitortu zaien pertsona edo erakundeak.
  • Onura publikotzat aitortutako fundazioak eta elkarteak, bai eta horien federazioak eta elkarteak ere, interes orokorreko helburuak izanik erregistroan inskribatuta daudenak eta eskakizunak betetzen dituztenak.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udaleko zerga-kudeaketan zergadunen jarduerei, eragiketei, jakinarazpenei eta eskariei, iradokizunei eta kexei buruzko informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Erabateko ezabatzea 10 urte

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, botere publikoaren egikaritza: -Uztailaren 5eko, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren 14/1989 Foru Araua. -Uztailaren 5eko 11/1989, Gipzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Arau Forala. -Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araua, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa. -Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza. -Uztailaren 5eko Hirilurren Balioaren Gehikuntzen gaineko Zergari buruzko 16/1989 Foru Araua. -Abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onartzen duena. DBEOren 6.1.c) artikulua, lege betekizuna betetzea: - Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua, Toki-Ogasunen Legearen Testu Bategina onartzen duena - Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Arautegiari Buruzkoa - Irailaren 26ko 41/2006 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra, Egintzak Administrazio Bidetik Berrikusteari dagokionez, garatzeko Erregelamendua onartzen duena - Donostiako Udalaren Ordenantza, Zergak eta Zuzenbide Publikoaren araberako bestelako Sarrerak Biltzeari buruzkoa

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Dokumentuak

Eskabidea