Banku-helbideraketa eta helbide fiskala
- zerga helbideaabisuetarako helbidea
- banku kontua
Zerga helbidea: bakarra da zergadun bakoitzeko, ordainagiri guztietarako.
Abisuetarako helbidea: zergadun beraren erribuetan "abisuetarako helbide" desberdinak egon daitezke.
Banku helbideratzea bankuko kontu zenbaki bat da, zergadunaren ordainagiriak kargatzeko erabiltzen dena (OHZ, JEZ, ura, zaborrak, ibilgailuak, gainbalioak eta gainerako likidazioak). Trafikoko isunak ez dira kontu horretan kargatzen, eta ezberdinak izan daitezke zergadun berarentzat
"Tramitea hasi" botoiak zure karpetara eramango zaitu. Sartu atal honetan: NIRE profila/Informazio fiskala
| Alokatutako higiezinen
ordainagiriak: Maizterrak banku-kontua aldatzea eta abisuetarako helbidea gehitzea baino ezin izango du eskatu (inoiz ez zerga helbidea aldatzea). Hori eskatzeko, sartu izapide honetan: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati Adierazi beharreko datuak:
|
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Eskabidea ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza hori egiaztatu beharko da.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo imprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Legezko epea: 6 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea erregistratzea
- Datuak egiaztatzea
- Altak edo datuak aldatzea, hala badagokio.
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
*Zergapekoak ez badu adierazten zein den bere helbide fiskala, haren izenean dauden eraikinak edo esplotazio ekonomikoak helbide fiskalik gabekotzat hartuko dira.
*Helbideratze orokorraren ondorioak
- Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kargatuko dira adierazitako bankuko kontuan.
- Lehentasuneko interesa aplikatuko da ordainketak atzeratu eta zatitu nahi badira; zenbait kasutan, gainera, bermerik jarri behar izanik gabe.
- Ordaintzeko jardunbidea etengo da, abalik eman gabe, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu eta ebatzi arte.
Egutegi fiskala
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.