Oharren harpidetza: SMS edo email bidez

Telefono mugikor bidezko testu mezu laburrak (SMS) edo mezu elektronikoak bidaltzeko zerbitzua eskaintzen die Donostiako Udalak herritarrei, hurrengo zerrendetatik aukeratzen dituzten gaietan sortzen diren berrien jakitun egoteko. Izena emateko, nahikoa da formularioa betetzea, edozein gairen gainean klik eginda.
  • Urumea ibaiko ur goraldien alerta
  • Babes Zibileko alertak
  • Etxebizitzari buruzko berriak
  • Lan Eskaintza
  • Baso-sute arriskuarengatik abisu berria.
Helbideratuta dituzun zergak kontsultatu ahal izateko, harpidetza egin beharko duzu. Hartarako nortasuna egiaztatu beharko duzu herritar txarteleko pasahitza edo ziurtagiri elektroniko bat (nortasun agiri elektronikoa, ONA, IZENPE edo CAMERFIRMA) erabilita.
Aukera hori hautatzen baduzu, gai guztiei buruzko informazioa izango duzu eskura.
Izena emateko, ondoko lotura hau erabili beharko duzu, hartan klik eginda:
  • Zergak kobratzeko aginduen abisuak
Zerbitzuan harpidetza egindako pertsona guztiek, aldian aldiko zergaren bat helbideratuta izanez gero, ordaintzeko garaia heltzen denean, banku kontuan kobratuko dieten oharra jasoko dute SMS edo mezu elektroniko bidez. Kobrantza abisuaren xehetasunak ikusgai izango dituzu «Abisuak» atalean, www.donostia.eus webguneko «Nire kudeaketak» eremuaren barruan.

Norentzat

Heritarrak oro har (*) Pertsona juridiko zergadunek, egiaztagiri elektronikorik ez badute, ohartarazpen mota honetan izenda eman dezakete Zerga Biltegiko edo Udalinfoko bulegoetara joanda. Eskatzaileak agiri bidez erakutsi beharko du pertsona juridikoaren izenean izapidea egiteko behar adinako ahalmena duela.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

Izapideen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritza Zuzendaritza

Bestelako informazioa

Harpidetzea eginez gero, baimena emango diozu Udalari, haren erakunde autonomoeni eta enpresa publikoei zure interesekoak diren oharrak bidaltzeko, aukeratu ez dituzuen gaien ingurukoak.

Orokorrean, zeuregan eragina duten eta interesgarritzat jotzen ditugun ekintzei buruzko argibideak bide horien bidez bidaltzea, gure ustez, abantailatsua da zuretzat.
Kontrako bidetik, ez ditugu erabiliko bide horiek komunikazio orokorreko ekintzak gauzatzeko.
Informazio gehiago ikusteko

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Hirugarrenek argitalpenetara, buletinetara, inprimakietara eta alta edo erregistroa eskatzen duen edozein udal informazio-zerbitzutara egindako harpidetzak izapidetzea eta kudeatzea. Udalaren web-orrian eta Udalaren sare sozialetako profiletan edukiak argitaratzeko kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Datuak gorde egingo dira, bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran.

Legitimazioa

Datu Babesen Erregelamendu Orokorreko 6.1.a) artikuluaren baitan, interesdunak adostasuna eman du bere datu pertsonalak tratatzeko helburu zehatz batzuetarako. -39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazioren Prozedimendu Orokorreko 41. artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan