Desjabetzea (Igogailuak, lurrak,...)
Igogailuak jartzeko beheko solairuko edo sotoko lokalak desjabetu behar izaten dira, etxebizitza eta bizitegi erabilerako eraikuntzetara sarbide fisikoa emateko helburua duten obra eta jarduketetan lokal horiek eragina dutenean eta eraikinera sartzeko arazoak daudenean, batez ere ezgaitasunak eta/edo horren parekagarriak dituzten pertsonen aldetik.
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Obra eta jarduketa jakin batzuk egikaritzeko, eta hala badagokio, instalazio mekanikoak edo beste instalazio batzuk, igogailua barne, jartzeko beharraren justifikazioa, kasu bakoitzean ukitutako eraikuntza eta etxebizitzetara sarbidea izateko helburuz.
- Kasu bakoitzean desjabetze bidezko esku hartzea zertan
oinarritzen den zehazteko arrazoien aurkezpena eta justifikazioa,
arreta berezia jarriz, besteak beste, gai hauetan:
- Ezgaitasuna duen/duten pertsona/k bizitzea ukitutako etxebizitza batean edo batzuetan.
- Proiektatutako obrek eta jarduketek ukitutako ondasunak eskura izateko edo lortzeko zailtasunak edo ezinezkotasuna.
- Obra eta jarduketa horiei ekiteko finkatutako epeak igaro eta obrekin ez hastea, eta honako hauek erakustea: Sustatzaileak edo sustatzaileek helburu horrekin eginiko kudeaketak, horren harira egindako akordio guztiak barne; aipatutako obrak eta jarduketak material eta denbora aldetik baldintza egokiekin egikaritzea ahalbidetzen duten beste modu bateko mekanismorik ez egotea edo gutxiegi egotea, ukitutako ondasun eta eskubideen titularrekin akordioak barne; etab.
- Interesgarritzat jotzen diren beste edozein.
- Proposaturiko desjabetzeak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda, berariaz adierazita ea desjabetze horrek zer nolako eragina izan dezakeen ondasun horiek helburu duten jardueran eta titularren jardueran.
- Obren sustapen baldintzak, dela jabekideen komunitatearen aldetik, dela beste edozein pertsona fisiko eta/edo juridikoren aldetik, barne hartuta sustapen hori eragin duten baldintzak ezagutzeko beharrezkoa den informazioa, bereziki ukitutako pertsonen kolektiboan desadostasunak egon daitezkeen kasuetan. Testuinguru horretan, komunitateak obren eta jarduketen sustapenaren edo sustapen ezaren harira egindako akordioak jakinaraziko dira.
- Proposatutako desjabetzeak ukitzen dituen ondasun eta eskubide guztien eta bakoitzaren balio ekonomikoa, alde batera utzi gabe horiek beranduago doitzea eta/edo osatzea, ukitutako ondasun, eskubide eta titularren zerrenda onartutakoan.
- Desjabetzearen onuradunaren konpromisoa, desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen balio ekonomikoa ordaintzeko, edozein dela ere zenbateko hori.
Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Udalari dagokion kudeaketaren zatiak ez du inolako kosturik.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Urte bat
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
- Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hedapen handieneko egunkarian/etan eta www.donostia.eus atarian argitaratzea, 20 egun emanez alegazioak aurkezteko
- Hala badagokio, egindako alegazioak aztertzea
- Txosten tekniko eta/edo juridikoa
- Ondasunen okupaziorako edo eskubideak eskuratzeko beharra onartzeko edo ez onartzeko erabakia
- Interesdunari/ei jakinaraztea
- Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea
Prezio justua determinatzeko fasea
- Prezio justua determinatzeko fasearen hasierako ebazpena, jabekideen komunitateak eta desjabetzearen objektu den/diren pertsonak/ek prezio orria 20 eguneko epean aurkezteko betebeharrarekin.
- Prezio orria aurkeztea, desjabetuko den objektuari bi aldeek ematen dioten balioa zehaztuz
- Prezio orriak Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzarako Lurralde Epaimahaiari igortzea
- Epaimahaiak balorazio teknikoa egitea
- Ordainketa akta zehazteko zitazioa
- Desjabetzearen objektuak diren pertsonei kalte-ordainak ordaintzea
- Interesdunei ondasunaren okupazio akta kentzeko data jakinaraztea
- Ediktua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hedapen handieneko egunkarian/etan eta www.donostia.eus atarian argitaratzea.
- Ondasunaren okupazio akta kentzea
- Ondasunaren okupazioa
Izapideen arduraduna
Araudia
1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetze Legea
1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetze Legearen Erregelamendua.
Donostiako Bizitegi Eraikinetako Etxebizitzetarako Irisgarritasuna Sustatzeko Udal Ordenantza
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa
Bestelako informazioa
*Igogailua jartzeko obra lizentzia eskatzen denean, desjabetzeko beharra espresuki aipatu behar da.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.