Biztanleen Udal Errolda: alta
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Espainiar herritartasuneko pertsonak:
- Izena eman beharreko pertsonen nortasuna egiaztatzeko dokumentuaren jatorrizkoa: NAN, familia liburua NAN ez duten 15 urtetik beherakoen kasuan (jatorrizko dokumentuak eta indarrean daudenak).
Atzerritarrak:
- Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechtensteingo eta Suitzako herritarrek pasaportearen edo beren herrialdeko nortasun agiria aurkeztu beharko dituzte eta, baldin badute, Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda daudela dioen ziurtagiria (bertan AIZ agertuko da). Ahal dela, izen ematea AIZrekin egingo da (jatorrizko dokumentuak eta indarrean daudenak).
- Beste herrialdeetako herritar nazionalek Espainiako agintariek emandako bizileku txartela (dokumentua jatorrizkoa eta indarrean dagoena) aurkeztu beharko dituzte. Bizileku txartelik ezean, beren herrialdeko pasaportea aurkeztu ahal izango dute. Ahal dela, izen ematea AIZrekin egingo da (jatorrizko dokumentuak eta indarrean daudenak).
ADINGABEKOEN ORDEZKARITZA
Adingabe baten izena emateko edo helbidea aldatzeko gurasoetako batekin, hauek aurkeztu beharko dira:
- Beste gurasoaren baimena
Beste gurasoaren baimenik EZ dagoenean hau eskatuko da:
- Zaintza edo jagoletza esleitzen duen ebazpen judizialik ez dagoenean, erantzukizunpeko adierazpena jaso beharko da, kasu honetan I. Eranskina.
- Errolda-mugimendua egin nahi duen gurasoari adingabeen zaintza eta
jagoletza esleitzen dion epairik badago, honako hauek aurkeztu beharko
ditu:
- Epaia eta erantzukizunpeko adierazpena beteta, kasu honetan, II. Eranskina.
- Beste gurasoaren baimena.
- Eta, elkarren arteko adostasuna egiaztatzerik ez badago,
erroldatzearen gaiari buruzko berariazko ebazpena aurkezteko
eskatzea (ekainaren 30eko 7/2015 Legea, gurasoen banantze edo haustura
kasuetako familia-harremanei buruzkoa).
Ez da bizileku-aldaketarik egingo aurreko dokumenturen bat aurkezten ez den bitartean.
ETXEBIZITZAREN DOKUMENTAZIOA
- Etxebizitzaren salerosketa eskritura, berriki egin bada (jatorrizko dokumentua). Hala ez bada, udalak titulartasuna egiaztatu ahal izango du.
- Indarrean dagoen alokairu kontratua. Alokairu kontratua indarrean egongo ez balitz, alokairua ordaindu izanaren azken ordainagiria ere aurkeztu beharko da. (Jatorrizko dokumentuak)
- Erabiltzeko eskubideari buruzko beste titulu batzuk: epai judiziala dibortzio kasuetan, testamentuak, dohaintzak eta abar. (Jatorrizko dokumentuak)
- Etxebizitza jabearen edo errentariaren baimena. Pertsona hori izena emandakoen artean ez badago, izen emate orria sinatuta eman beharko du baimena eta NANaren edo AIZen fotokopia erantsi beharko du. Era berean, baimena ematen duenaren etxebizitzaren jabetza edo erabiltzeko eskubidea egiaztatu beharko da.
UNITATE ARDURADUNAK NOLANAHIKO DOKUMENTAZIO OSAGARRIA BILDU AHAL IZANGO DU IZAPIDEA BEHAR BEZALA KUDEATZEKO.
Oharra: izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aldekoa
Unean bertan ebatzi gabeko izen emate eskaerak ondorengo izen emate jakinarazpenaren bitartez edo ezezko ebazpenaren bitartez jakinaraziko dira gehienez 3 hilabeteko epean.Prozeduraren urratsak
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
- Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea, bai nortasun agiriak, bai etxebizitzarenak
- Biztanleen Udal Erroldan izena ematea
- Izena emandako pertsona bakoitzaren errolda agiria ematea, izapidetzearen egiaztagiri modura
- Egiaztapena unean bertan egin ezin denean, eskaera egin eta berrikuspena egin zain geratuko da
- Jakinarazpena, kasuan kasu, ondorengo izen emate jakinarazpen edo ezezko ebazpen bitartez
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
*Ez ahaztu zerga helbidea ere aldatzeko eskatzea, 900714033 doako telefonora deituta (Udal Ogasuna).
*Eskaera aurkezteak esan nahi du onespena ematen duzula Hautesle Errolda eskaerako datuen arabera eguneratzeko.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.