Datu pertsonalak: eskubideak
Honako hauek dira:
- Datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea
- Zuzentzeko eskubidea
- Ezerezteko eskubidea
- Mugatzeko eskubidea
- Aurka egiteko eskubidea
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Oharra: nahitaezkoa da izapide honetan adierazitako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa.
Salbuespen moduan, udalak kanon zentzuzko bat kobratu lezake edo egiteari uko
egin, eskabidea modu agerian oinarririk gabea edo, errepikatuaren errepikatuaz,
gehiegizkoa izanez gero.
Datu pertsonaletara sartzeko eskabidea modu errepikatuan erabilitakotzat jo
liteke 6 hilabetean behin baino gehiagotan eskatuz gero, hartarako zio
legitimorik egon ezean.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Hilabete bat
Legezko epea: Hilabete bat
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Hilabetekoa, eskabidea jasotzen denetik.Epe hori beste 2 hilabetez luza liteke, eskabidearen zailtasuna edo kopurua direla kausa. Nolanahi ere den, epe luzatze horren berri emango diote eskatzaileari eskabidea jaso eta hilabeteko epean.
Prozeduraren urratsak
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
- Nolanahi ere, tratamenduaren arduradunak beti erantzun beharko du, eskatzailearen datuak tratatuz gero zein ez.
- Informazioa emateari uko egiteko arrazoiak eman egin beharko dira, eta hauek izango dira: aurreko 6 hilabeteetan eskari berbera egin izana, berriro eskatzeko interes legitimorik ez badago, edo legeren batek edo arau komunitarioren batek ez ematea ezartzea.
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.