Atera ibilgailua Udal Gordailutik
Sartu zure ibilgailua Udal Gordailutik berreskuratzeko izapidera
Sartu zure bizikleta Udal Gordailutik berreskuratzeko izapidera
Kontsultatu katalogoan zure bizikleta galdua Udal Gordailuan ote dagoen
Intereseko informazioa
Udal Gordailua: ibilgailuak eta bizikletak
Ibilgailuen Udal Gordailuan bide publikotik hainbat arrazoirengatik erretiratutako ibilgailuak eta bizikletak biltegiratzen dira:
Ibilgailuak berreskuratzea
Zure ibilgailua ondorengo arrazoiengatik erretiratu bada:
-
Dokumentaziorik ez izatea
-
Alkohol-kontrola
-
Epailearen agindua
-
Trafiko istripua
-
Dokumentazio okerra
-
Antzeko beste arrazoi batzuk
Gordailura joan aurretik:
-
Egin eskaera Udaltzaingoaren Atestatuen Unitatean ibilgailua berreskuratzeko
-
Aurkeztu beharrezko dokumentazioa eta, hala badagokio, eman aukera gidariaren egoera egiaztatzeko
-
Lortu ibilgailua erretiratzeko baimena
Ibilgailua berreskuratzea
Ibilgailua gaizki aparkatzeagatik edo segurtasun-arrazoiengatik nahiz aurreko arrazoietako edozeinetan erretiratu bada:
-
Joan Ibilgailuen Udal Gordailura
-
Egiaztatu ibilgailuaren titulartasuna edo, hala badagokio, aurkeztu hura berreskuratzeko baimena
-
Ordaindu tasak
Bizikletak berreskuratzea
Ibilgailuen Udal Gordailura zure bizikleta jasotzera joan aurretik:
-
Eskatu baimena Udaltzaingoaren Atestatuen Unitatean
-
Egiaztatu bizikletaren jabetza
-
Joan Ibilgailuen Udal Gordailura baimenarekin
-
Ordaindu tasak
Gainera, joan aurretik, bizikleten katalogoan kontsulta dezakezu zure bizikleta biltegian dagoen ala ez.
Eraman bertan agertzen den identifikatzaile-kodea, bilaketa errazteko.