Zubieta

Hego-mendebaldean kokatua, Donostiako udal-barrutiaren mugetatik kanpo dago. Gizarte- eta lurralde-arloetan unitate independentea izaki, ezaugarri eta nortasun propioak izan ditu betidanik Zubietak, baita antolaketa administratibo berezia ere.

Iparraldean eta mendebaldean Oria ibaiarekin egiten du muga, eta Usurbilekin Ameri errekan eta Irisasi mendian (Andatza); hegoaldean, Zizurkil eta Andoain ditu mugakide, Karramiolats mendian eta Abalotz errekan; ekialdetik, Oria ibaiak bereizten ditu Lasarte eta Zubieta auzoa.

1996. urtean, ezaugarri amankomunen enklabea dela baietsi zuten Donostiako eta Usurbilgo Udalek. Erabaki horrekin batera, "Zubietako Herri Batzarra" eratu zen, batzar administratibo bat, auzoaren administraziorako organo osagarri moduan.

Sei batzordekidek osatzen dute, Donostiako hiru biztanlek eta Usurbilgo beste hiruk, hain zuzen ere, baina Zubietan bizi dira denak. Kideak hauteskunde-kontsultaren bitartez hautatzen dira, zuzenean, udal-hauteskundeekin batera. Batzarreko lehendakariari "auzo-alkate" esaten zaio.

Herri Batzarraren funtzioak honakoak dira: herritarrei herriaren gaineko berri eman, aholkua eskaini, proposamenak jakinarazi, akordioen konplimendua ziurtatu eta Donostiako, Usurbilgo Udalek Zubietaren esku jartzen duten diruen kudeaketa egokia bermatu, eta bi udal horiek esleitutako oro.

Lurralde honi buruzko informazio demografikoa DonostiaDatan aurkitu daiteke.

Azken albisteak

No se encontraron resultados