Hilerriak: hileta zibila egiteko gunea erreserbatzea

Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean aretoa erreserbatu Hileta Zibila egiteko
Ingurumen Baliabideen Etxea

Norentzat

Hildakoaren senitartekoak edo hurbilekoak.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Heriotza-ziurtagiria Oraindik ez baduzu heriotza-ziurtagiririk, geroago bidal dezakezu, Erregistro Orokorraren izapidearen bidez.


Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Dohainik

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Erabilgarritasunaren arabera

Legezko epea: 6 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Erabilgarritasuna badago, ahalik eta azkarren egingo da

Prozeduraren urratsak

  1. Udalinforekin egiaztatu eguna eta ordua erabilgarri daudela.
  2. Eskaera eta dokumentazioa erregistratu.
  3. Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo osatu.
  4. Baimentzeko edo ukatzeko ebazpena egin.
  5. Interesdunari jakinarazi.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritza Zuzendaritza

Bestelako informazioa

Hileta Zibilak egin daitezkeen Donostiako beste leku batzuk:

EHORZTETXEAK
Parkea itxita manten daiteke, aldez aurretik edo hala suertatuta, eguraldi partearen arabera (haizea, eta abar). Egoera hauetan, beste aukera batzuk bilatuko zaizkie jasotako eskabideei.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udaletxeko aretoen erreserbari dagokion informazio pertsonalaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Datu pertsonalak Donostiako Udal Artxiboko araudian zehaztutakoaren arabera gordeko dira eta, betiere, tratamenduarekin erlazionatuta egon daitezkeen arau-hausteen preskripzio epeen arabera.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, interes publikoan oinarritutako helburuetarako. 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, 17.1.3) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Zerikusia duten izapide nabarmenak