Iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako salaketa kanala

Udalak edo haren erakunderen batek egindako arau-hauste, jokaera bidegabe edo jardunbide desegokirik hautemanez gero, salaketa anonimo bat jar dezakezu.

Donostiako Udalean iruzurraren aurkako salaketa jartzea

Donostiako Udalaren Integritate Instituzionalaren Sistemak gardentasuna, gobernu ona eta udal kudeaketan jardunbide egokiak izatea zaintzen ditu.

Bere estrategiaren barruan, kanal hau jartzen du pertsona guztien eskura, Udalak edo haren erakunderen batek arau-hauste, jokaera bidegabe edo jardunbide desegokirik eginez gero, jakinarazi edo salatu ditzaten.

Udalaren Integritate Batzordeak aurkeztutako salaketak aztertuko ditu eta neurri egokiak hartuko. Beti izango du linea bat irekita salatzailearekin anonimoki komunikatzeko.

Gogoratu...