Arrobitxuloko bolatoki berria eraikitzeko lanak amaitu dira

2021-06-21

Donostia Kirolak Arrobitxulon kirol-eremu berri bat eraikitzeko lanak amaitu ditu. Bolatoki estalia da elementu nagusia, baina baditu petanka, toka edo potearen jokoa ere.  Auzotarrek 2019. urteko aurrekontu partehartzaileen bidez eskatutako obra da eta Ekialdeko Barrutiko Batzordearen bidez bideratu egin zen

Bolatoki hori eraikitzeak, 2010. urtean Topoaren obrekin kendu ziren kirol gune batzuk auzoan berreskuratzeko Udalak hartu zuen konpromisoari erantzuten dio, eta Arrobitxuloko kirol-eskaintza osatuko dute; izan ere, adineko pertsonentzako gimnasia-parkea, rokodromoa eta 'pump track' pista (bizikletentzako zirkuitua) ditu, baita haurrentzako jolasak dituen karpa bat ere.

Kirol eremu berri horrek 695 m2-ko azalera hartzen du eta kirol materialarentzako biltegi txiki bat eta ikusleentzako gune bat ere baditu. Esku-hartze horren kostua 175.000 € izan da.

Aktualitatea