Kirol txartela tramitatzea

 

Online-ko tramitazioa, oraingoz, Kirol txartela Adingabea, Gaztea, Heldua, 65 plus, 65 plus familiarra, Familiarra, Familia ugariak, Eguerdikoa eta Hileko Kirol Txartela modaliteetarako bakarrik egin daiteke

Zure kirol txartela izapidetzeko, honako hauek egin beharko dituzu:

  1. Web formularioa bete eta aukeratutako Kirol txartelako modalitateari dagokion dokumentazioa erantsi.
  2. Zure Kirol Txartelaren izapidetza bukatu, dagokion prezio publikoaren ordainketa egin ondoren.
  3. Kirol Txartela jasotzea, ordainagiria edo abonamenduaren titularraren NANa aurkeztu ondoren, Donostia Kiroleko bulegoetan edo izapideetarako arreta-zerbitzua duen edozein udal-kiroldegitan.
  1. Donostia Kirolaren Bulegoetara edo izapidetzarako arreta zerbitzua daukaten udalaren kirol instalazioetara etorri. Gizarte kirol txartela bakarrik Donostia Kiroleko buegoetan (Anoeta pasealukua, 18) egin daiteke.
  2. Inprimakia  bete, aukeratutako Kirol Txartelaren modalitatearen arabera.
  3. Modalitate bakoitzari dagokion dokumentazioa ekarri.
  4. Modalitate bakoitzari dagokion prezio publikoa ordaindu.