Plan estrategikoa

Plangintza estrategikoa

DONOSTIA KIROLAREN MISIOA

"Donostia Kirolak tokiko kirol sistemaren jarduera eraginkorraren lidergoaz arduratu behar du, kalitatezko zerbitzu publiko baten bitartez eta gizarte eta kirol eragile guztien partaidetzarekin batera, donostiar guztiek jarduera fisikoa eta kirolaren praktika egiteko aukera izan dezaten".

Misio honekin bete ahal izateko, Donostia Kirola plangintza estrategikorako metodologia azkarra aukeratu du, lau urteko ziklo estrategiko iraunkorra izatea ahalbidetzen duena. Helburuak urtero errebisatzen dira eta estrategiak Urteko Kudeaketa Plangintzan zehazten dira.

Plangintza estrategiko hau, bost ardatzetan antolatzen da:

  1. Jarduera fisikoaren eta kirolaren praktika zabaltzea.
  2. Hiria kirolgune bihurtzea.
  3. Tokiko kirol sistema integratuta eta kalitatezkoa.
  4. Udalaren kirol zerbitzuen kudeaketa jasangarria.
  5. Barne kudeaketa eta antolakuntza hobetzea.
Dokumentuak