Ibilbide osasungarriak
Donostia Kirolak dauzkan helburu estrategikoen artean dago jarduera fisikoaren eta kirolaren praktika handitzea aire zabalean, baita herritarren jarduera fisikoaren praktika handitzea eta egoneko jokabideak murriztea, osasuna hobetzeko helburuarekin. Horretarako definitutako estrategien arabera, Donostiako hiri-guneak eta eremu naturalak jarduera fisiko hori bultzatzeko ematen dituzten aukeraz baliatzea aurreikusten da.
Horrela, zirkuitu osasungarrien sarea osatzeko proiektua sortzen da, luzera eta perfilaren araberako zailtasun ezberdina duten eta udalaren kiroldegietatik irteten diren ibilbideekin, hiri ibilbide zein gune naturalak konbinatzen dituztenak.
Orain 18 dira mapa hau osatzen duten zirkuituak, ibili edo korrika egiteko pentsatuta daudenak. Bigarren fase batean, ibilbide hauek markatuko dira kilometro bakoitzeko plaka batekin, eta kiroldegietan jarriko dira informazio-taulak ere.
ZIRKUITU OSASUNGARRIEN SAREA
a) BENTABERRI udal kiroldegitik ateratzen direnak
- BB-1 (ibilbide berdea): 3,80 km
- BB-2 (ibilbide urdina): 6,20 km
- BB-3(ibilbide gorria):12,50km
- BB-4 (ibilbide gorria): 13,85 km.
b) ETXADI udal kiroldegitik ateratzen direnak
c) PACO YOLDI Igerilekuak udal kiroldegitik ateratzen direnak
d) INTXAURRONDO udal kiroldegitik ateratzen direnak
e) BIDEBIETA udal kiroldegitik ateratzen direnak
f) ALTZA udal kiroldegitik ateratzen direnak
Instalazioak
Instalazioak
Interesa dakizuke...