Modalitateak
KIROL TXARTELA ADINGABEA
- 2010. urtean eta ondorengoetan jaiotakoak.
KIROL TXARTELA GAZTEA
- 2009. urtean eta aurrekoetan jaiotakoak, 2002. urtera arte.
KIROL TXARTELA HELDUA
- 2001. urtean eta aurrekoetan jaiotakoak.
KIROL TXARTELA DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK
- 65% edo hortik gorako ezgaitasun gradua dutenei edo, bestela, A nahiz B mailako edo 7 edo hortik gorako puntuazioa mugikortasun murriztua dutenei zuzendua, edo % 25eko edo gehiagoko maila mugikortasun murriztuaren baremo berrian
- Bakarrik izapide presentziala.
KIROL TXARTELA 65 PLUS
- 1960. urtean eta aurrekoetan jaiotakoak.
- Harpidetza honen onuradunek 17:00etatik aurrera sarrera mugatua izango dute instalazio guztietan.
- 17:00ak baino lehen hasten diren ikastaroetako izen-ematei Kirol Txartelaren abonatuen tarifari dagokion prezioa aplikatuko zaie. Gainerako ikastaroetan izena emateko prezioa ez abonatuen tarifari dagokiona izango da.
FAMILIA KIROL TXARTELA 65 PLUS
- Familia osatzen duen bikoteko bi kideak (ezkondutako edo izatezko bikoteen erregistroan inskribatutako bikoteak), sar daitezke harpidetza mota honetan, beti biek 1960. urtean edo aurrekoetan jaiotakoak badira.
- Harpidetza honen onuradunek 17:00etatik aurrera sarrera mugatua izango dute instalazio guztietan.
- 17:00ak baino lehen hasten diren ikastaroetako izen-ematei Kirol Txartelaren abonatuen tarifari dagokion prezioa aplikatuko zaie. Gainerako ikastaroetan izena emateko prezioa ez abonatuen tarifari dagokiona izango da.
GIZARTE KIROL TXARTELA
- Donostian erroldaturik dauden pertsonak eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreren onuradunak direnak, alta eskatzen den unean.
- Bakarrik izapide presentziala Donostia Kirolaren bulegoetan.
FAMILIA KIROL TXARTELA
- Famili harpidetzan honakoak sar daitezke: familia osatzen duen bikoteko bi kideak, ezkontza-lotura nahiz izatezkoa izan, eta 2010. urtean eta ondorengoetan jaiotako seme-alabak; eta 2002 eta 2009 urte bitartean jaiotako seme-alabak ikasten ari badira edo langabezian izanik gurasoen etxean bizi badira.
- Famili harpidetza honetan, adin mugarik gabe egon ahal izango dute %33eko ezgaitasuna egiaztatzen duten seme-alabek.
- Era berean, seme-alaben eskubide berdinak izango dituzte harrera egoeran dauden adin txikikoek, edo abonamenduaren titularraren babespean daudenek.
- Familia osatzen duen bikoteko kideetako bat izango da abonamenduaren titularra, eta abonamendu familiarrean dauden gainerako pertsonek onuradun izaera izango dute. Abonamenduarekin loturiko aldaketak (altak, bajak,...) abonamenduaren titularrak bakarrik egin ahal izango ditu.
FAMILIA UGARIEN KIROL TXARTELA
- Harpidetza mota honetan sartu ahal izango dira Famili Ugarien Tituluan azaltzen diren pertsona guztiak.
FAMILIA GURASOBAKARRENĀ KIROL TXARTELA
- Guraso batek (beste guraso bat ez izateagatik edo alarguna izateagatik) eta seme-alaba batek edo gehiagok osatutako familiak.
- Egoera hau "Familia Liburua" edo "bizi-Agiriko eta Egoerako Ziurtagiria"-k aurkeztuta egiaztatu beharko dira.
- Harpidetza honetan seme-alabak sartzeko baldintzak Familia Kirol Txartelako harpidetzan jarritakoak izango dira.
- Bakarrik izapide presentziala.
KIROL TXARTELA EGUERDIKOA
- 2001. urtean eta aurrekoetan jaiotakoak.
- Instalazioetara 13:00etatik 16:00etara sartzeko aukera ematen du.
- Ordutegi horretan hasten diren ikastaroetako izen-ematei Kirol Txartelaren abonatuen tarifari dagokion prezioa aplikatuko zaie. Gainerako ikastaroetan izena emateko prezioa ez abonatuen tarifari dagokiona izango da.
- Modalitate honekin ezin izango da Aukeran zerbitzua kontratatu, ezta saio solteak hartu ere.
HELDUEN HILEKO KIROL TXARTELA
- 2009. urtean edo aurrekoetan jaiotakoak.
- Alta ematen denetik 30 egun naturaleko balioa izango du.
ADINGABEKOEN KIROL TXARTELA HILEKOA
- 2010. urtean eta ondorengoetan jaiotakoak.
- Alta ematen denetik 30 egun naturaleko balioa izango du.
Dokumentuak
Kirol Txartela
Kirol Txartela
Interesa dakizuke...